sábado, 31 de octubre de 2020

 

Antzerkia: “TRUKEAN


Pertsonaiak:

IBAI: Banku-enplegatua  berrogei urte.

ANE: Dendaria, hogeita hamar urte.

MUSKILDA: Mendi-gidaria, hogeita hamabost urte.

ZAKARIAS: Eraikitzailea, berrogeita hamar urte.

 I

Uztaileko azken larunbat sargori baten eguerdia da. Ane dendako biltegira eramaten duen atetik dator. Salmahaira gerturatzen da, paketeak egiten hasteko. Laster Muskilda sartzen da, kalera ematen duen eskuineko atetik. Motxila aulki baten uzten du.   

MUSKILDA:  (Salmahaira hurbilduz, musu pare bat ematen dizkio) Atzo baino hobeto?

ANE: (Goibel) Alargun nago. Ulertzen duzu, Muskilda?  

MUSKILDA: Atzoko hiletara jende asko joan zen.

ANE: Borja bailara osoan estimatzen zuten. Ez da egokiena ni esatea, alargun guztiak berdin arituko direlako. Baina eliza beteta zegoen, eta esan didatenez batzuk ezin izan ziren sartu leku faltagatik.

MUSKILDA: Nork ekarri dizkizu hain lore politak?

ANE:  Artzain baten emazteak. Nirekin oso abegikorrak izaten ari dira. Inoiz ez nuen pentsatu ere egin honelako elkartasunik egongo zenik.  

MUSKILDA: (Motxilatik gutun-azal bat ateratzen du) Neu ere ez naiz esku hutsik etorri. Pirinioetako lorerik politena da.

ANE: Edelweiss bat!

MUSKILDA: Espresuki zuretzat hartua. Artzain baten emaztea ez naiz, baina….

ANE: Elurretako lore hauek gailur gorenetako leku malkartsuenetan soilik egoten dira!

MUSKILDA:Egunsentia baino lehen irten naiz, ederrena ekartzeko.  

ANE: Koadro baten ipiniko dut, ohe parean, goizero ikusteko.

MUSKILDA: Uste dut zure senarra  ez zela suizidatu. Apur bat ezagutzen nuen, eta oso harrigarria da zoriontsu ezkondutako mendiko artzain batek, ardiz eta behiz osatutako azienda ona zituenak, bere buruaz beste egitea. Bertako zaharrenek ere ez dute halakorik oroitzen.

Ibai sartzen da, beste kalera ematen duen ezkerreko atetik. 

IBAI: (Musu pare bat ematen dizkiola) Zer moduz animo horiek, Ane? 

ANE: Sendagileak denda zabaltzeko gomendatu zidan, ezbeharrari buruan buelta larregi ez emateko.

MUSKILDA: Uda osoa emango duzu herrian?

IBAI: Anaiaren gertaera argitu arte.

ANE: Bere burua hil zuen, poliziaren atestatuaren arabera. Berriki bidali didate kopia bat, eta aztarna guztiak ondorio  horretara daramatela baieztatzen dute.   

MUSKILDA: Ez diet ezer sinesten. Komeni zaiena diote beti. Ikertzera noa, ur handiko arrainak nahasita dauden azpikeria handiagoren baten zati bat besterik ez dela uste baitut.

IBAI: Zeure aldetik ikertzera zoaz?

MUSKILDA: Elkarlanean aritu nahi duzu?

IBAI: Orain detektibe sartu zara! Edozertarako balio duzu!

ANE: Borjak ez zuen etsairik. Ez eta bere buruaz beste egiteko arrazoi garbirik ere. Zerbait esango zidan bestela. Ez dakit, aipamenen bat, edo kexaren bat.

IBAI: Fondoko eski pistaren aurka zegoen.

MUSKILDA: Beste asko bezalaxe. Pistaren proiektua hormigoian oinarrituta dago, lau eraikitzaile eta politikoren mesederako. Artzain genienak fidagaitz daude.

IBAI: Baina ez guztiak, batzuk onura ederrak lortzen dituztelako.  

MUSKILDA: Mankomunitateko bileretan gehien hitz egiten zutenen artean zegoen. Eta berak salatu zuen urbanizazio hori eraikiz gero, artzaintzarako ura faltako zela.

IBAI: Lur azpiko ura erabiltzeko asmotan dabiltza.

MUSKILDA: Konfederazio hidrografikoko baimenik ez dute. Horrek ematen die min. Harrapatuta ditugu!

IBAI: Udaletxeek baimenduko dute.

ANE: Ziur nago inork ez ziola ezer txarrik opa.

IBAI: Aldameneko lurren jabeekin beti egon izan dira tirabirak eta portaera txarrak. Mugarria mugitu duzula metro karratu pare bat kentzeko, nire mugak gorago zeudela. Agian bere arazoak ezkutatu nahi zizun, alferrik ez kezkatzeko.

ANE: Goizean batutako onddoak ekarri dizkidate. Afaltzera gonbidatzen zaitut.

IBAI: Onartuta! Eta gure mendi-gidari ospetsua?

MUSKILDA: Ezin dut. Bihar oso ondo ordaintzen duten atzerriko bezeroak ditut. Elurtegi osoa gurutzatu nahi dute, bai ala bai. Beraz, goiz aterako gara.

IBAI: (Atera doala) Hiriburuko detektibe pribaturik onena kontratatuko dut, hiltzailea harrapatzeko. Kontatuko dizuet.

ANE: Hobe ez. Nahiago dut etorkizunaz hitz egin. Nahikoa dut pasatzen ari naizenarekin. Ezin naiz denbora guztian horri bueltaka ibili.

MUSKILDA: Niri berriz interesatzen zait. Ez naiz detektibe profesionala.

IBAI: Zeuek diozuena.

Muskilda biltegira doa.    

IBAI: Diru asko mugitzen ari da bankuan. Zer moduz zaude dendan?

ANE: (Pakete bat eginaz) Uda apal doa. Nirea bezalako negozio txikiak ixten dabiltza. Gobernutik merkataritza-gune handiei laguntzen die.    

IBAI: Eraikuntza proiektuak sustatu beharko dira bailaran egoera honi buelta emateko.

ANE: Iraupen eskiko pisten proiektua izan ezik, gainerakoentzat diru gutxi dago. Zure munduarekin zerikusirik ez.

IBAI: Han eragile askok egiten dugu lan. Banku mundua mitifikatuta duzu.

ANE: Mendiko herritxo bateko dendari xume batentzat hori pagotxa da.

IBAI: Ez pentsa, banku bateko leihatilan lan egitea oso estresagarria.

ANE: Besteok jai duzuenean egiten dut nik lan. Ordu asko dira, soldata urria ateratzeko, ez aparteko soldatarik, ez oporrik.

IBAI: Nagoen lejkuan nagoela, egunero sartzen naiz sarean, enpresen kotizazioak jarraitzeko.

Muskilda sartzen da, eskuan orri bat duela.

ANE: Borjaren dokumentuak argitzea komeniko litzateke. Eta ondoren afalduko egingo dugu. Onddoak plantxan, ados?

IBAI: Bederatzietan. Aurretik hitzordua dut. Uda berezia izango da aurtengoa. Nire denbora eskatzen duten operazio arriskutsuak ditut, eta anaiaren hilketa lehenbailehen argitu nahi dut. Detektibe bat kontratatu dut.

MUSKILDA: Jakin al daiteke nor den?

IBAI: Noski ezetz.

ANE: Isilean galderak egitera etorriko zaigu?

MUSKILDA: Bailaratik kanpoko mendiko bezeroekin zuhurragoa izaten hasiko naiz, horietako bat zure detektibea izan daiteke eta.

IBAI: Berak jakingo du ikerketa nola bideratu.

ANE: Gaztea da? 

Ibai irribarrez ateratzen da.

MUSKILDA: Atzerritik hiru eskaera ailegatu dira

ANE: Badirudi hil honetan zerbait mugitzen hasi dela, urteko beherakadatik errekuperatzeko. Nongoak dira? Ingelesez daude? 

MUSKILDA: (Orri bat ematen dio) Hemen dago dena. Apur bat itzuli dizkizut, eta arazorik gabe ulertuko duzu. Osterantzean, esango didazu.

ANE: Borja eraila izan zela diote batzuk.

MUSKILDA: Gauza bera pentsatzen dut. Fondoko eskiko pistaren proiektuak bailarako herritarren harremanak zapuztu baditu ere, ez dut arrazoirik ikusten berak urkatzeko erabaki larri hori hartzeko. Bileretan inoiz ez nuen urduri edo atsekabetuta ikusi.

ANE: Gau txarra egiten zuen, baina ekaitz okerrenetara ohituta zegoen. Berez, erreskate taldeko boluntarioa zen, eta basozainei laguntzen zien.

MUSKILDA: Artzain adoretsua zen, zalantza barik.

ANE: Gauez zein egunez ateratzen ziren, berdin zen euria edo elurra ari bazuen, uda ala negua izan. Ziur nago ekaitz soil batek ez zuela kikiltzen.

MUSKILDA: Poliziaren txostenak ez dira inpartzialak. Inoiz ez dira izan. Beti babestuko dituzte nagusien interesak.

Zakarias sartzen da, dotore.

ZAKARIAS: (Aneri eskua luzatuz) Dolumin sentikorrenak, Ane. Nola daramazu?

ANE: Hala moduz.

ZAKARIAS: Alkatearekin egindako bilera batetik nator. Gertatutakoaz hitz egin dugu. Saminduta dago

MUSKILDA: Pistaren aurrekontua negoziatzera zoazte?

ZAKARIAS: Udaletxetik kaleratua izan zinenetik beti zaude beraien aurka.

ANE: Malen ez zen kaleratua izan. Bere kabuz atera zen.

MUSKILDA: Pozik negoen turismo bulegoan. Asko ikasi nuen, politikoek lan publikoak zuei esleitzeko erabiltzen dituzten azpikeriei buruz.

ZAKARIAS: Pena ematen dit nola jartzen zaren ikusteak, hain ederra izanda.

MUSKILDA: Ziurrenik ez duzu ulertuko, baina mendi gidari profesionala izateko aukera sortu zitzaidan, eta aukeratu egin behar nuen. 

ANE: (Irribarrez) Horrela denbora gehiago dauka nire atzerriko eskaerekin laguntzeko.

ZAKARIAS: Ikusi al dituzu kartel nazkagarri horiek, pistaren eta urbanizazioaren aurka? Kabroi halakoak bailara osoa kartelez josi dute!

MUSKILDA: Nire kide ekologistek ipini dituzte! Eta ez diot inoiz utziko eraikuntzako profesional bati kabroi deitzen.

ZAKARIAS: Barkatu. Kabroi nazkagarri horiek esan behar nuen.

ANE: Zakarias, mesedez eskatzen dizut. Nire denda ez da lekurik aproposena honelako eztabaidetarako.

ZAKARIAS: Pista amaitutakoan, norbaitek kudeatu beharko ditu sare sozialak marketina egiteko.

MUSKILDA: Eroskeria saioa deitzen zaio honi? Ba zure bizitzan behingoz, ezezko borobila jasoko duzu.

ZAKARIAS: Bailarako merkataritza eta mankomunitatea sarean uztartu ditzakezu. Ia ez dute proiekturik amankomunean.

MUSKILDA: Mendi-gidari profesionala naiz. Eta nahiko eskaera ditut, bereziki Piriniora datozen amerikar eta kanadiarren aldetik. Turismoan jarraitzen badut, soilik Aneri laguntzearren da. Eta susmagarri zerrenda luze bat duen hilketa bat nire kabuz ikertzen nabil.

ZAKARIAS: Zerrenda horretan ez egotea espero dut. Gizagaixo baten moduan egin dut lana bizitza osoan, eta lortu dudan guztia, barrabilak ipinita lortu dut. Inork ez dit ezer oparitu. 

MUSKILDA: Eta nik sinetsi! Inguruko guztiak diru beltzez erosita dituzunean.

ZAKARIAS: Horri elkarren arteko lana deitzen zaio. Bakarrik, arriskuak handiagoak dira.

MUSKILDA: Kartelok nork ipini zituen ikusi al zenuen?

ANE: Iluntzen ari zen.

MUSKILDA: Biltegiko ordenagailura noa,  probetxugarrizko zerbait egitera.

Muskilda biltegian sartzen da. Ibai dator, presaka.

IBAI: (Eskuineko eskua luzatuz) Zakarias, adiskide! Nola ba dendan?

ANE: Doluminak ematera etorri da.

ZAKARIAS: Pertsonalki ematea nahiago nuen. Anek merezi du hain egoera mingarrian bere aldamenean egotea.

IBAI: Ustekabeko kolpea izan da.

ANE: Erabat. 

Muskilda sartzen da, mugikorra erakusten.

ANE: Atzerriko beste eskaera bat ailegatu da. Begira.

ZAKARIAS: (Ibairi, irribarrez) Ezagutzen al duzu beste mendi gidaririk hizkuntzak dakiena?

MALEN: Eta eraikitzaile ondradurik?

ZAKARIAS: (Aneri eskutitz bat ematen diola) Hiletaren gastuetarako.

ANE: Mila esker, baina ez zen beharrezkoa. 

ZAKARIAS: Nire gurasoengandik ikasi nuen ohitura da. Aizu, eta hain hileta jendetsurik ez dut gogoan.

ANE: Borja aski ezaguna zen. Beste gutun-azalekin gordeko dut. Denda zainduko duzu?

MUSKILDA: Azkar itzuli. Prezioak ez ditut ezagutzen. Bezeroren bat badator, barregarri geratuko naiz.

ZAKARIAS: Kudeaketa lan batzuk egitera noa.

Ane biltegira doa, eta Zakarias kalera.

MUSKILDA: Nola doaz ikerketak?

IBAI: Hiriburuan egon zinenetik, bakarrik egoteko geunden.

MUSKILDA: Gurea iragan zen. Nola doaz zure detektibearen ikerketak?

IBAI: (Gerturatzen) Gero eta ederragoa zaude.

MUSKILDA: Zuen aurrerapenen berri ez badidazu eman nahi, utzi bakean. Neuk ere ez dizut esango aurkitzen dudana.

IBAI: Sarri gogoratzen naiz elkarrekin afaltzen genuen egun zoragarri haietaz.  

MUSKILDA: Ahaztuta daukat.

IBAI: Giro sozial eta kulturalekin gozatzen genuen.

MUSKILDA: Zeren giroekin? Inoiz ez ginen musikal edo antzerki lan bat ikustera atera. Nehoiz ez ginen erakusketa batera joan. Afalostean beti ohean bukatu nahi izaten zenuen!

IBAI: Gazteegia zinen.

MUSKILDA: Zure adiskideekin kontzertuetara joateko, ala larrua jotzeko? 

IBAI: (Eskutik oratuz) Primeran pasatzen genuen. Opor osoak ditugu gure desioak berpizteko.  

MUSKILDA: (Aldenduz) Joandako ura da. Ahaztu egizu.

IBAI: Mendiko aterpe berria ere ezagutu nahi dut.

MUSKILDA: Beste gidari bat bilatu.

IBAI: Goizero dituzu bezeroak? Izena non ematen da?

MUSKILDA: Turismo bulegoan. Gutxienez sei pertsonako taldeak izan behar dira irteerako ehun euroak estaltzeko, mendiko asegurua barne.

IBAI: (Atera hurbilduz) Sei txartel erosiko ditut.

MUSKILDA: Inozo bat zara aterpera eramango zaitudala uste baduzu.

IBAI: Zure bezero bakarra izango naiz.

Ibai ateratzen da, Zakarias sartzen den bitartean.

MUSKILDA: (Ironiaz) Hara non datorren ingurugiroaren adiskide leialena.

ZAKARIAS: Bailara eder honetan enplegua sortu nahi duena, gazteen mesederako.

MUSKILDA: Ekologiaren kontura.

ZAKARIAS: Hobe emigratzea? Hori inoiz ez. Ekologistok ez duzue ideiarik ere gauzak nola funtzionatzen duten.

MUSKILDA: Pirinio erdian dagoen tren geltoki erraldoia ikustera joatea komeni zaizue. Bere eraikitzaileek eta politikariek, duela mende bat zuek diozuen berbera zioten: enplegua, garapen ekonomikoa eta oparotasuna eskualderako. Ez zuten asmatu, jakina.

ZAKARIAS: Garaiko ekologistak ere ez, ziur. Inoiz ez duzue proiekturik aurkezten. 

MUSKILDA: Ez eta natura hondatzen ere.

ZAKARIAS: Zuek ez duzue inoiz proiekturik aurkezten. Mankomunitateko zazpi udalerriek baimenak eman dituzte. Berrogei zuzenketa inguru onartu ziren. Horiek direla, eta ehuneko bi garestiago izango da.

MUSKILDA: Baina gure emendakin guztiak atzera bota ziren. Onartutako emendakinak zuek nahita proposatutakoak izan ziren, prozesua demokratikoa izan dela frogatzeko.

ZAKARIAS: Abuztuko larunbatetarako babestu ditudan musika bandaren kontzertuetara gonbidatzea gustatuko litzaidake.

MUSKILDA: Zeren truke babestu dituzu?

ZAKARIAS: Udal ordezkari guztiak gonbidatu ditut. Eta dendetako eta ostalaritzako jabeak.

MUSKILDA: Zuek bezalako jauntxo populisten azpikeria zaharra da hau. Berdeak gonbidatzea falta zaizu.

ZAKARIAS: Zeure hitza da.

MUSKILDA: Gure biltzarrak gaurko ekosistema defendatzearen alde borrokatzea erabaki zuen.

ZAKARIAS: Hiru gazte talde zarete soilik.

MUSKILDA: Jende idealistaz beteriko hiru talde gara, komunitatearentzat onena nahi dutena, interes partikularrik lehenetsi gabe. Eta demokratikoki gabiltza lanean, biltzar parte-hartzaile irekien bidez, erabakiak kolegiatuak izateko.

ZAKARIAS: Horretxegatik nator zuregana. (Irribarretsu) Zeu zara hobekien bideratu dezakezuna.

MUSKILDA: Zuen gonbidapena besteei nik bidaltzea espero duzu?

ZAKARIAS: Denok irabaziko genuke. Fondoko eskiko pista errentagarria izateko, sustapen kanpaina amankomunak beharko ditu. Gainerako berdeekiko duzun lidergoa indartuta aterako litzateke.

MUSKILDA: Zuen ordezkari tuntuna izango nintzateke.

ZAKARIAS: (Gutun-azal handi bat ematen dio) Hau da nire proposamena. Negoziatzeko prest naukazu. 

MUSKILDA: Parkeari milaka metro kentzea negozia ezina da. Ekosistema orokorrari zati bat kentzen badiozu, oreka ekologikoa hondatu egiten da. 

ZAKARIAS: Suitza eta Austriako adibide eredugarriak ezagutzen ditugu. Materialista zentzugabeak garela uste duzu?

MUSKILDA: Zerorrek esan duzu! Eta edozer gauza egiten duzue helburuak lortzeko!

ZAKARIAS: Bailarako jauregi zaharra erosi nuenean, erortzeko zorian zegoen. Dirutza inbertitu dut bertan.

MUSKILDA: Ziur nago diru beltz piloa duzula paradisu fiskaletan

ZAKARIAS: Uste duzu nire bizitzako inbertsiorik handiena kaltetu egingo dudala porlanezko azpiegitura bategatik?

MUSKILDA: Parke nazionala izendatzea asko kosta zitzaigun. Eta fosilak aurkitzen baldin baditugu, geo-parke deitzearena ere bideratuko dugu. 

ZAKARIAS: Parkearen patronatuko administrazio kontseiluan sar naiteke. Esaiezu kideei. (Mugikorretik deitzen diote). Alkatetzakoa zen. Hiru ekologista alu atxilotuta daude.

MUSKILDA: Ez deitu berriro ekologista alu! Inoiz ez! Ulertzen? (Bere mugikorra ateratzen du, deitzeko) Antton beraien artean da? 

ZAKARIAS: Bankuko kamerako filmazioan agertzen dira Nori bururatzen zaio herria kartelez jostea, turismoaren goi-denboraldia denean?  

MUSKILDA: Bertako fauna eta flora defendatzen dute. Taldeko bi twitterrean dabiltza. Eskuburdinak ipini dizkiete! Zertan dabiltza polizia horiek! (Zakariasi, bere mugikorra eskainiz) Mesedez, dei egiezu oraintxe bertan.   

ZAKARIAS: Probintziako gartzelara eramango dituzte.

MUSKILDA: Lau pegatinagatik? Hiltzaile bat aske dabil bailaran, eta gazte idealistak sartzen dituzte espetxean.

ZAKARIAS: Fidantza bat ordain daiteke libre atera daitezen.

MUSKILDA: Inoiz ez dugu ordainduko ingurugiroa defendatzeagatik.

ZAKARÍAS: Egoitza enbargatuko dizuete.

MUSKILDA: Ezinezkoa da. Ez dugu egoitzarik ez eraikinik. Ezta txarteldun afiliaturik. Parte-hartzea askea da, eta sare sozialak erabiltzen ditugu antolaketarako. Ezin digute ezer enbargatu!

ZAKARIAS: Non elkartzen zarete manisfestazioak antolatzeko?

MUSKILDA: (Mugikorra jasoz) Gure indarra sarean dago. 

ZAKARIAS: Parke Nazional baten informazioa lortu dut. Babesle pribatuak daude, mantentze-lanak finantzatzeko.

MUSKILDA: Fidantza jarriko zenuke?

ZAKARIAS: Patronatuan onartzen banauzue.

MUSKILDA: Jokaera kode bat dugu.

ZAKARIAS: Pragmatikoak izan beharko zenukete behingoz. Badakit beste enpresari batzuk irabazi asmorik gabeko erakundeetan daudela. Niretzat giza aitorpen bikaina litzateke.

MUSKILDA: Naturarekin konprometitutako mezenas bezala agertzea. Kameleoia zara. (Marrazki bat egiten hasten da). Noizko lortuko zenuke dirua?

ZAKARIAS: Oraintxe bertan. Bankuko zuzendariari deitzea nahiko litzateke.

MUSKILDA: Kideekin egon beharko nintzateke.

ZAKARIAS: Atxilotuen oniritzia izanez gero, nahikoa litzateke.

MUSKILDA: Epeak jarriko dizkiezu, dirua interesekin itzultzeko?

ZAKARIAS: Sinatuko dugun akordioan, patronatura sartzeko aurrerapena dela esango du. 

MUSKILDA: Kontseiluan eraikitzaileak baldin badaude, laster etorriko dira porlana eta autobideak.

ZAKARIAS: Ez, gutxiengoan banago. Bakarrik egon nahi dut, estatusa izateko. 

MUSKILDA: Nork eman ote du agindua nire kideak atxilotzeko?

ZAKARIAS: daltzaingo buruak

MUSKILDA: Hor ere babesle zara?

ZAKARIAS: Bandako udako kontzertuena soilik.

MUSKILDA: Eta alkateak erosi duen automobil berriarena?

ZAKARIAS: GR mendi ibilbideak antolatuko beharko dira nire hoteleko bezeroentzat, oihanetatik eta aintziretatik, sarrio eta oreinen bizilekuak erakutsi. Zure taldeak bete ditzake hori.

MUSKILDA: Bitxiz jantzitako amonatxoen gidari?

ZAKARIAS: Zeure esku dago txilotuak aske geratzea.

MUSKILDA: (Marraztu duen orria ematen diola) Mesedez emaiezu presondegikoei. Tximeletak dira, askatasunaren ikurra..

Zakarias ateratzen da. Ane biltegitik dator, eta Ibai kaletik.

ANE: denbora guztian berarengan pentsatzen nago.

MUSKILDA: Bakarrik egoteak kalte egiten dizu. Entretenitzea komeni zaizu.

IBAI: Nik urte osoa oporrekin pentsatzen ematen dut, txabolan egoteko.

ANE: Borja ere maiatzaren zain egoten  zen, larreetara igotzeko. Udaberriak  izaera pozten zion, askoz lan gehiago egin beharra izan arren. Berea mendia zen.

IBAI: Urriaren amaiera arte geratzen zen goian. Ni soilik hilabete.

ANE: Neguan, adiskideekin artzaintzari eta animaliei buruz besterik ez zuen hitz egiten.

MUSKILDA: Eta ekologiaz. Nirekin beti aritzen zen mendiaz.

IBAI: Goizeko lauretan esnatzen ginen hirurehun ardiak eta hirurogei behiak eskuz jaisteko. Eta egunero egiten genuen gazta.

ANE: (Irribarrez) Hiriburuko bankuko zure kideek, zer diote?

IBAI: Ez dute ulertzen.

MUSKILDA: Gidariontzako ere zaila egiten zaigu bulegoa eta artzaintzaren lotura.

IBAI: Gatzagia eskuz egiten genuen, aitak irakatsitako eran.

MUSKILDA: Anaiaren hilketa argitzeko nire laguntza eskaini nizun.

IBAI: Artzain guztiak ezagutzen ditut. Detektibeari bakoitzari buruz aski informazio eman diot.

ANE: Borjak gazta lehiaketa batzuk irabaziak zituen, eta baziren mesfidantzaz begiratzen ziotenik. Ilunabarrean ganadua gure larretan sartzen zuten, belarra hobea zelakoan.

MUSKILDA:Sariengatik jeloskor zeuden artzainak?

IBAI: Txabolan urkatuta aurkitu zuten.

ANE: Poliziak soka ekarri dit. Giltzapean gorde dut biltegian.

MUSKILDA: Ez naiz fidatzen erabili zuen bera izango denik. Utzi egin behar didazu aztertzeko, ea bere ilearen arrastoren bat dagoen, edo identifikatu ahal izateko zerbait.

IBAI: Ekarri zuen poliziaren hatz-markak egongo dira.

MUSKILDA: Badakizu zenbat artzain joan ziren atzo hiletara?

ANE: Ez dakit. Gazteak ez dira elizara sartzen. Arkupetan nahiko jende zegoen. Baina ni ez nengoen nor etorri zen eta nor ez kontuan hartzeko moduan.

IBAI: Batzuk bailaran bizitzea nahiago dute.

ANE: Borjak uste zuenez beheko larreak gatzik gabekoak dira gazta ona egiteko. Bereak mila metrotik gora zeuden.

MUSKILDA: Zakarias ostalaritzan inbertitzen dabil.

IBAI: (Orri bat ateratzen du, Muskildari erakusteko) Bailarako ostalaritzako negozioen ugazaba guztiak pistaren aldeko adierazpen bat sinatu dute. 

ANE: Dendaririk badago zerrenda horretan? Hona ez da inor etorri sinadura eske.

MUSKILDA: (Orriari begirada bat eman ondoren) Gehienak kanpoko inbertitzaileak dira. Ez ditut ezagutzen. Eta ulertuko duzunez, ez naiz beraiekin fidatzen.

IBAI: Diru asko inbertitu dute.

MUSKILDA: Pistaren eraikuntzako baimenak onartuta egon ez arren? Diru beltz asko izango dute orduan, eta nonbaiten ezkutatzeko premia.

IBAI: (Aterantz doala) Serio dabiltza.

Ibai atera da.

MUSKILDA: Ondo konpontzen zen Borjarekin? Susmagarrien artean sartua dut, ezagutzen dituzun beste batzuekin batera. Asko eztabaidatzen zuten?

ANE: Oso ezberdinak ziren. Borjak eta nik ez genuen ikasketarik. Gaztetan hasi ginen lanean, eta bailaratik kanpoko mundua ez genuen ezagutzen.

MUSKILDA: Soilik udan etortzen da herrira.

ANE: Azken urte honetan gehiagotan etorri da. Esaten zigunez, bankuko eragiketa handietan sartuta zegoen, eta ondoen hemen deskonektatzen omen zuen.

MUSKILDA: Zergatik hain justu aurten? Malen, gauean zure agenda begiratu behar duzu, eta bisitan etorri zen asteburuak apuntatu 

Zakarias sartzen da, plano batzuekin.

ANE: Ibaik hobeto azalduko dizu. Gainera, planoekin ez naiz lar aditua. Bertara joan beharko nintzateke esateko.

ZAKARIAS: Udalerriko herri-lurrez gain, lurzati-plan berriak bost jaberi eragiten die

MUSKILDA: Ez ahaztu inoiz udala bailarako gehiengoaren giza interesak defendatzeko dagoela, eta gure botoekin aukeratzen ditugula alkatea zein zinegotziak.

ANE: Lursailen gai honek buruko mina sortzen dit. Barkatu, baina ezingo da izan une honetan. 

MUSKILDA: Eta ohartaraziko nauzu ezer sinatu aurretik?

ANE: Ez arduratu.

MUSKILDA: (Ane biltegira darama, besotik oratuta). Ea eskaera berrriak ailegatu diren.

Muskilda eta Ane biltegira doaz. Ibai sartzen da.

ZAKARIAS: Trukeak itxi dituzue?

IBAI: Oraindik ez. Laurak ez du gaur erabakiko. Malena ergel horrek burua janda dio.

ZAKARIAS: Mekauen zotz! Beheko lur onenak erosi banituen, eskiko pistako lursail malkartsuen ugazabekin trukea negoziatzeko izan zen.

IBAI: Melenaren eragina gehiegizkoa da.

ZAKARIAS: Lanuzatarren baserrian izan naiz. Onartu egin dute.

IBAI: Parean?

ZAKARIAS: Metro karratuetan bai. Eraikin enpresan kontratatu dut semea.

IBAI: Zertarako?

ZAKARIAS: (Faktura erakusten diola) Gida baimenaren matrikula ordaintzetik nator.

IBAI: Zurea sinetsi ezina da. Kamiolari kontratatu duzu?

ZAKARIAS: Lanuzatarrek lur hobeagoak eta semearentzako lana lortu dute. Uste duzu iruzurtuak sentitzen direla?

IBAI: Zerorrek askoz gegiago irabazten duzu

ZAKARIAS: Beraiek irabazten badute, zer axola zaie nirea?

IBAI: Ez duzu oraindik euro bakar bat ipini patrikatik! Inbertsioa banluek finantzatu behar dute!

ZAKARIAS: Arduratu zeure gauzetaz. Ez egidazu nahastu, eta ikasi zaharrengandik. Herritarrak esker oneko daude nirekin. Joaten zara agian beraien hiletara? Dirurik eskatzen dizute? Kontatzen dizkizute beraien oinazeak?

IBAI: Denak ezagutzen naute

ZAKARIAS: Jendearengandik oso urruti zaude.

IBAI: Malena nire atzetik dabil. Susmagarrietako bat naiz.

ZAKARIAS: Nire atzetik ere badabil.

Zakarias kanpora doa, eta laste Ibair. Muskilda eta Ane sartzen dira.

MUSKILDA: Elizatik irtetzerakoan, begirada denak zuretzat ziren.

ANE: Gazte baten hileta denean ohikoena da.

MUSKILDA: Soineko beltzak zure edertasuna nabarmentzen zuen.

ANE: Arropa dendan utzi zidaten, ez nuelako ezer egokirik janzteko.

MUSKILDA: Norbaitek zuzenean galdetu zizun Borjaren hiletaz?

ANE: Inork ez. Esames batzuk entzun nituen, baina badakizu zer gertatzen den guztiok elkar ezagutzen dugun herri txikietan. Inbidia asko dago, eta jendeak antzinako istorioak gogoratzen ditu.

MUSKILDA: Burua mugitzen zenuenean, zure ile askea sorbaldetan ikustea gustatzen zitzaidan. Ez nizun begirik kendu.

ANE: Borjak beti nahi izan zuen nik adats luze samarra eramatea. Oso klasikoa zen horretan, ezagutzen ditudan artzain gehienen antzerakoa.

MUSKILDA: Zer egin behar duzu orain txabola eta animaliekin? Ibaik hiriburuan bere lanarekin jarraituko du, eta ez zaitut ikusten behiak jaisten edo mendiko larreetara igotzen ardien bila.

ANE: Ganaduzaleen elkargoko adiskide batzuk mendian dagoena zaintzeko eskaini zaizkit. Norbait falta denean, besteek hartzen dute ardura, ohitura denez. Lehen bait lehen txabolara igotzeko eskatu didate, bere gauza pertsonalak jasotzera. 

MUSKILDA: Bihar bazoaz lagunduko zaitut. Susmoa dut ez zarela lehena izango bertara sartzen, eta tiradera guztietan begirada bat eman nahi dut. Lehen esan didazunez, oso txukuna zen.

ANE: Bereziki paperekin. Ez zituen oso ondo ulertzen, eta nahiz eta txikikeriak izan edo udaletxeko ohar soilak, sekretu handienak izango balira bezala gordetzen zituen.

MUSKILDA: Diozuna garrantzitsua izan daiteke. Axola ez bazaizu, lehenengo hemengo bere tiraderak ikustea utzi behar dizkidazu. Argazkiak aterako dizkiet, txabolakoen ordenarekin alderatzeko.

ANE: Uste dut giltzak soilik berak eta nik genituela. Agian Ibaik izango du kopia bat, baina ez zidan inoiz esan. Dena erakutsiko dizut.

Ane biltegian sartzen da. Ibai dator.

IBAI: Gauean atera behar zara?

MUSKILDA: Nire adiskide ekologistekin. Baina aurretik elkarrizketa pare bat ditut, Borjaren hilketarekin lotutakoak.

IBAI: Ondoren trago bat hartzera gonbidatzen zaitut.

MUSKILDA: Gaur gauean ilargi betea dago. Izugarri gustatzen zaizkit ilargi beteko udako gauak, hego haizeak jotzen duela.

IBAI: Gero bainatzera joan gaitezke

MUSKILDA: Gaurkoan ezinezkoa izango da.

IBAI: Erailketaz eztabaida dezakegu, zerbait hartzen dugun bitartean.

MUSKILDA: Deituko dizut. Ideia ona izan daiteke.

Muskilda kanpora doa, eta Zakarias sartzen da.

IBAI: Aurrekontuak aztertzen?

ZAKARIAS: Azkenaldian eraikitzaile batzuk porrot egin dute. Eraikuntzaren burbuilak eztanda egin aurretik, nire enpresa bitan banatu nuen, zati bat salduz.

IBAI: Beti izan duzu sen ona negozioetarako.

ZAKARIAS: Mozkinak bodega baten inbertitu nituen. Ardoaren sektorea egonkorra eta segurua da.

IBAI: Bizkarrak ondo babestuta dituzu.  

ZAKARIAS: Arriskuak hartuz, ez pentsa. Inork ez dit ezer oparitu.

IBAI: Zer esaten didazu Borjaren hilketaz?

ZAKARIAS: Poliziak dioenez bere buruaz beste egin zuen. Eta horrekin geratzen naiz. Finantzazio bila ari naiz.

IBAI: Bankuek ez dizute nahiko ematen?

ZAKARIAS: Erdia soilik. Zure bankuan gestio bat egin dezazun nahi dut.

IBAI: Eta zerorrek, zenbat ipintzen duzu?

ZAKARIAS: Lana ipintzen dut, eta ideiak, eta harremanak. Gutxi iruditzen zaizu? Zure laguntzarekin, falta zaidana lortu nahiko nuke. (Mugikorretik deitzen diote) Proiektua arrakastatsua izateko eta gazteentzat enpleguak sortzeko, elkarlanean aritu behar gara... Nire ardurapean joango dira fondoko eskiko pista, ehun eta berrogeita hamar familiabakarreko etxebizitzak, eta hotela kasinoarekin... Gainerakoa zuek, ados?... Ezetz errepikatzen dizut. Etxebizitza familiabakarrekoak dira, ez txaletak, zuri gehiago gustatu arren txalet izena. Zergen kontuagatik da, ulertzen?... Ez egidazu nahastu... Ez, ni ez noa inongo bederatzi zuloko golf zelairik eraikitzera. Horretaz ez daukat puta ideiarik ere. Bilatu dakien sustatzaileren bat (Mugikorra gordetzen du)

IBAI: Azpiegiturak, udalen eta mankomunitatearen kontura, noski.

ZAKARIAS: Arraioa! Zer nahi duk, hori ere nik ordaintzea? Dena nik ordaintzea?

IBAI: Gastuen partekatzeak ez dirudi oso bidezkoa.                                         

ZAKARIAS: Zeure gauzetan sartu Eta zure detektibeari esan gauetan nire jauregitxoan zokomiran aritzeari uzteko. Edozein egunetan atsekaberen bat izan dezake.

IBAI: Mehatxu bat da?

ZAKARIAS: Argi ibili.                                              

Ibai ate batetik doa. Zakarias bestetik.

 ILUNA

II

Abuztuko lehen asteko larunbat bero bat. Mahai borobilean lore berriak daude. Salmahaian, Anek paketeak egiten dihardu. Laster Muskilda sartzen da, irribarrez.

MUSKILDA: (Mendiko bastoiak salmahaian uzten ditu) Eta arrosa zuri horiek?

ANE:  Zakariasek bidali dizkit, ohar batekin. 

MUSKILDA: Hiriburuko jaun aberatsa zu gorteiatzen dabil. Banekien negozioetan trebea zela, baina ez nuen uste hain ausarta izango zenik. Dena den, Borjaren hilketaren nire aurrenekoetako susmagarria dela komentatzen dizut. Agian ez zuzena, baina bai eragilea.

ANE: Ez da nire tankerakoa.

MUSKILDA: Inoiz ez naiz oheratu milioidun batekin.

ANE: Badakizu zer proposatu didan? Itsas bidaia bat egitea, eta biologo bat kontratatzea denda mantentzeko gu kanpoan gauden bitartean.

MUSKILDA: VIP gela baten, zerumugan ilunabarra ikusten, bere besoez inguratuta. Edo igerilekuan etzanda, berak bizkarrean leuntasunez krema ematen dizun bitartean. 

ANE: Oso lanpetuta nagoela erantzun diot.

MUSKILDA: Proposamenari heldu egin behar zenion. Egin duzunaz ez zara inoiz damutuko, baina bai galdutako aukeraz.

ANE: Borjarekin neronek eman nuen aurreneko urratsa, oraindik nerabeak ginela. Bere presentzia hutsak odola berotzen zidan, eta inoiz ez nuen jakin instintu hori menperatzen. Zakariasekin ez zait gauza bera gertatzen.

MUSKILDA: Beste norbaitekin sentitzen duzu hori?

ANE: Instintuarena diozu? Oraindik ezin dut burutik kendu Borja. Sendagileak esan dit denborak mina leunduko didala, baina beti gogoan izango dudala.

MUSKILDA: Horretan lagundu ezin dudanez, behintzat zurekin egongo naiz. Geratzen zaizkizu perretxiko gehiago?

ANE: Berriro ekarri dizkidate, kilo erdi. Hozkailuan daude.

MUSKILDA: Elkarrekin afalduko dugu? Jengibre ekarriko dut.

ANE: Konbinazio afrodisiakoa!

MUSKILDA: Biok bakarrik, ados? Ibaik susmatzen badu afaria dagoela, gai da bere burua gonbidatzeko.

Zakarias irribarrez sartzen denean, Muskida biltegira doa.

ZAKARIAS: Paketeak egiten lagunduko dizut.

ANE: Konponduko naiz.

ZAKARIAS: Hurbil egoteko eta horrela zure usain gozoa sentitzeko aitzakia zen.

ANE: Hemengo errutina oso monotonoa da. Eguna paketeak egiten ematen dut, entregak berrikusten eta fakturak prestatzen.

ZAKARIAS: (Aneri eskutik heltzen diola) Hileta-elizkizunean ikusi zintudanean, bihotza taupadaka ari zitzaidan, inoiz ez bezala.

ANE: Mila esker konplimenduagatik, baina utz dezagun bere horretan.

ZAKARIAS: Harrez gero, gauero ametsetan nirea egiten zaitut.

ANE: Lotsaz gorritzea lortuko duzu.

ZAKARIAS: Borja poztu egingo litzateke zoriontsu zarela ikusita.

ANE: Soilik errespetua eta denbora eskatzen dizut. Alargun geratu naizelako, badirudi denok uste duzuela berehala hasi behar ditudala harreman berriak norbaitekin. Hainbesteko pena ematen dut?

ZAKARIAS: Justu alderantziz. Herriko emakumerik ederrena zara. Ezin dut aukera pasatzen utzi erakartzen nauzula esan gabe.

ANE: Denda zaindu behar dut.

ZAKARIAS: Klasea du, zuk bezala.

ANE: Pertsona bakarra bizitzeko lain ematen du, ozta-ozta. Eta negu aldera, hori ere ez. Urte batzuk badaramatzat hipoteka kendu nahian.

ZAKARIAS: Bazkideak izango gara, eta kapitala ipiniko dut. Hornitzaileez arduratzen zaren bitartean, ni arduratuko naiz paketeez, eta zoriontsu egingo zaitut.

ANE: (Urrutiratzen) Pentsatuko dut.

Muskilda sartzen da, eta Ane biltegira doa.

ZAKARIAS: Administrazio kontseiluan zu sartzea gustatuko litzaidake.

MUSKILDA: Nongoan?

ZAKARIAS: Badakit atxilotuta dagoen ekologista batekin zabiltzala.

MUSKILDA: Nenbilen.

ZAKARIAS: (Gerturatuz) Astelehenean hirian geratuta nago Ingurumen sailburuarekin. Etorriko bazina, zure ekarpenek bilera aberastuko lukete.

MUSKILDA: Joatekotan, beste ekologista batzuekin joango naiz. Gure erabakiak partekatuak dira, gero batzarrean emango den informazioa inpartziala izateko.

ZAKARIAS: Hobe bakarrik bazatoz. Gero, jatetxe ospetsu bateko jangela pribatuan bazkaldu dezakegu.

MUSKILDA: Jangela pribatuan? Ez da politikoki zuzena nirekin publikoan agertzea? Historia mota horiek ondo ezagutzen ditut. Badirudi ezkutuan aritzeko soilik balio dudala, inor jabetu gabe. 

ZAKARIAS: Nire emazte ohiagatik da. Epaitegietan gabiltza.

Ibai datorrela ikustean, Muskilda biltegira doa.

IBAI: Eta Ane?

ZAKARIAS: (Biltegia seinalatzen du) Zure anaiari buruz galdetu nahi nizun.

IBAI: Poliziarentzat bere buruaz beste egin zuen.

ZAKARIAS: Zer dio zure detektibeak?

IBAI: Bila dabil. Eskarmentu handia dauka.

ZAKARIAS: Zure premian nago (Argazki bat erakusten dio)

IBAI: Kaka zaharra! Ni naiz! Non ostia lortu duzu argazki hori?

ZAKARIAS: Gasolindego ondoko klubekoa da.

IBAI: Badakit nongoa den, joder! Eman egidazu!

ZAKARIAS: (Eskuratuz) Kopia bat da.

IBAI: Lanagatik joan nintzen hara. Bankuko bezero batzuei kreditu txartelak lapurtu dizkiete, edarian estupefazienteak bota ondoren. Somnanbulu bezala geratzen omen dira.

ZAKARIAS: Ezkutuko informazioa nahi dut.

IBAI: Muskildari emateko?

Zakarias kalera doa, Muskilda zerrenda batekin sartzen den bitartean.

MUSKILDA: (Zerrenda Ibairi ematen diola) Larre guztien jabeen zerrenda da honakoa. Gainera, bertan zehazten dira lursail bakoitzaren metro karratuak eta mugak.

IBAI: Soilik bide ertzean daudenak interesatzen zaizkit.

MUSKILDA: Zakariasek batzuk erosi ditu azken aldian.

IBAI: Bere palazioan abeltzainak sartzen ikusi dituzte.

MUSKILDA: Jakinen gainean nago. Lau ziren. Lurren trukea negoziatu zuten. Bide batez, hiriko kasinoan ikusi zaituzte diru dezente jokatzen.

IBAI: Bankuko lana zen. Kudeatzeko modua aztertzera joan nintzen.

MUSKILDA: Zakariasen ordaintzen omen zituen fitxak.

IBAI: Kontratu baten aurrerapena zen.

MUSKILDA: Eta zure zorrak ordaindu zituen.

IBAI: Hostia! Ni zelatatzen zabiltza!

MUSKILDA: Hilketa argitzeke daukat.

IBAI: Ez ahaztu familiakoa naizela, nire anaia zela.

MUSKILDA: Zu ere palazioan izan zinen. 

IBAI: Zakariasek gure bankuaren mailegu bat nahi du.

MUSKILDA: Berak bakarrik? Ala eragiketan elkarrekin zoazte?

IBAI: Ez dizut oso ondo ulertzen. Zer adierazi nahi duzu?

MUSKILDA: (Biltegira doala) Nire gauzak dira.

Muskilda biltegira sartzen denean, Ane dator.

IBAI: (Planoak mahaian zabaltzen ditu) Eski pistako lursailen planoak.

ANE: Borjak bere zatia saltzerik ez zuen nahi. Behin eta berriz errepikatu dizuet, eta bere asmoari jarraituko diot.

IBAI: Lautadako lurrekin trukatzea da asmoa, ez saltzea.

ANE: Berdin zait. Bere arbasoen lurrak dira.

IBAI: Bere eta nire arbasoak, az ahaztu.

ANE: Beste jabeekin negoziatu duzue?

IBAI: Denak ados daude.

ANE: Denak?

IBAI: Zu zara oraindik sartu ez den bakarra.

ANE: Beste artzaiekin hitz egin beharko nuke.

IBAI: Neu egon nain  beraiekin.

ANE: Eta zer diote?

IBAI: Denen ahotan zabiltza.

ANE:  Ez nuke nahi bakarrik geratzea.

IBAI: Eskrituren ordainketa proiektuaren kontura izango da, jakina, gainerako administrazio- eta prozedura-gastuak bezala.

Muskilda dator, mugikorrari begira.

MUSKILDA: Berriro tratuan?

IBAI: Pistako lursailak dira.

MUSKILDA: Borja gurea zen, naturaren kontserbatzailea, horrek dakarren muga eta sakrifizio guztiekin. 

ANE: Bere memoria ez dut traizionatuko. Ni ere zuen tankerakoa naiz, neure erara, manifetara joan ez arren.

IBAI: Egoera okerrenean gaude. Gainontzeko jabeak gure erabakiaren zain, eta gu hemen beti eztabaida berarekin jira eta bueltaka.

MUSKILDA: Gure ekologista taldean ere prest gaude hitz egiteko.

Zakarias dator, tinko.

ZAKARIAS: Hemendik ordu erdira notarioarenean egon behar naiz, laugarren trukea eskrituratzeko agiri guztiekin. (Ibairi) Soilik zuen zatia geratzen da.

ANE: Oraindik ez dut erabaki zer egingo dudan. 

IBAI: Gure postura ezetza bada, zer gertatzen da beste jabeekin?

MUSKILDA: Ezer ez! Zuek derrigortzen ari da. Notarioaren aurrean hartutako konpromisoak baldintzatuak dira, denak sinatu arte.

ZAKARIAS: Bosten artean, bakarrik geratzea. Nola azalduko diezu besteei? Hemen denok ezagutzen duzue elkar. Eta badakit jabe batzuk hasi direla etorkizunerako planak egiten. Ez dizuete barkatuko.

MUSKILDA: Udaleko osoko bilkuraren akordioa ere falta da.

ZAKARIAS: Alkatearen hitza dut.   

MUSKILDA: Hurrengo hauteskundeetan beste hautagai bat babesteko kanpaina egin dezakegu.

ANE: Ezin gara denen aurka joan. Agian bilera bat egin beharko zenuke jabe guztiekin, giroa antzemateko. Inor ez da dendara etorri presioa egitera.

MUSKILDA: Zure aurrean aurkitzen duzun dena usteltzen duzu.

ZAKARIAS: Gezurretan nabilela esan nahi didazu? Neronek deituko dut plazer handiz bilera hori, joango zarela agintzen badidazu. Kontuan hartu nik ez badut fondoko eski pista hori egiten, beste norbaitek egingo duela. Eta ez ahaztu zure bezeroak hemengoak direla.

ANE: Eskarien heren bat internetetik ailegatzen zaizkit, eta joera gorantza doa. Hona erostera datorren jendearen profilak, ekologistekin gehiago egiten du bat, zuekin baino.

IBAI: Nire anaia zenaren gogoa kontuan hartu behar da.

ZAKARIAS: Trukea da, ez desjabetzea edo salmenta. Gure lehentasuna zuen lurrarekiko atxikimendua bere horretan mantentzea da.

MUSKILDA: Ez zara batere mozten! Mesedez errepikatu dezakezu esaldi hori, lurrarekiko atxikimenduarena?

ZAKARIAS: Jakina! Uste duzu hiriburuko eraikitzaile aberatsen familia batetik natorrela? Nire gurasoak baserritarrak ziren, jende langilea eta apala. Horretxegatik errespetatzen ditut zuen sentimenduak.

IBAI: Aneren erabakiaren zain gaude.

MUSKILDA: Eraikitzaileei ez egin jaramonik. Hitz leunak dituzte komunikabideak limurtzeko, eta diru asko politikoen mesedeak erosteko.

ANE: Borjaren oroimenaren arabera erabakiko dut.

ZAKARIAS: Pistak ez du eraginik ingurugiroan. Eta trukean lur hobeak eskaintzeaz gain, lanpostuak sortzen ditugu.

MUSKILDA: Zerbait esatea falta zaizu. Bidenabar, patrikak betetzen dituzula.

ZAKARIAS: (Irribarrez) Hutsik daudela uste duzu?

MUSKILDA: Udaleko bilkura geratzen da, ez ahaztu. Gure belaunaldia utopiarik gabekoa izatea nahi duzue, inozook.

Ibai ateratzen da.

ZAKARIAS: Iraupen eskiaren proiektuaz gain, beste plan bat ere badago martxan.

MUSKILDA: Estrategikoa izango da, noski.

ZAKARIAS: Bainulekua eta spa bat ireki nahi dut hotelaren beheko aldean.

ANE: Spa bat baserritar herri honetan? Aspaldian entzun dudan xelebrekeriarik handiena da.

MUSKILDA: Zentzugabekeria hau nolabait geratu egin behar dugu!

ZAKARIAS: Erosteko ahalmen handia duten turistak erakarriko ditu. Ez motxileroak, orain bezala.

MUSKILDA: Jakina. Enplegua sortuko da eta gazteak aukera berriak izango dituzte, beti bezala.

ANE: Mendiko herri txiki baten saunak eta spa. Ez du zentzurik.

ZAKARIAS: Turismo berdearen osagarri izan daiteke.

MUSKILDA: Aberatsentzat, hobe esanda. Gure bailararen esentzia galduko da.

Ane biltegira doa. 

ZAKARIAS: Bainulekuak eta spak hogei lanpostu sortuko dituzte.

MUSKILDA: Kontratodunak, ala zuri gustatzen zaizun horietakoak?

ZAKARIAS: Oparotasuna ekarriko dut lurraldera.

MUSKILDA: Eta lanpostu prekarioak.

ZAKARIAS: Hogeitik gora. Hogei familia esker onez.

MUSKILDA: Zabor kontratuak sinatu beharko dituzte, eta gutxiengo soldata jaso. Baina hori bai, eraikina luxuzkoa izango da.

ZAKARIAS: Norbait ziria sartzen ari zaizu, maitea. Ez dut ezer berririk eraikiko. Bainulekua txikia izango da, eta hotelaren beheko solairuan joango da. Hotelean ostatua hartzen dutenak eta urbanizazioko etxebizitzen jabeak bakarrik sartu ahal izango dira bertara.

Muskilda biltegiko atera doa, haserre. Baina berehala dator.

MUSKILDA: Udaletxean esango diezu (publizitate-panel bat irakurriko balu bezala) "Bailarako oparotasun ekonomiko eta sozialerako proiektu estrategikoa"

ZAKARIAS: Teorikoegia. Enplegu hitza sartuko dut. Zer argudiatuko dute bestela alkateek?

MUSKILDA: "Proiektu estrategikoa bailaran enplegua sortzeko "

ZAKARIAS: Gazteen langabeziak pobrezia dakarrela gaineratuko dut letra txikian. Manifestazioaren ondoren, bi edukiontzi erre zituzten.

MUSKILDA: Autodefentsa ekintza bat izan zen, beste aukerarik ez zegoelako. Poliziek ur-mahukak erabili zituztelako hasi zen dena.

ZAKARIAS: Kalterik eragin gabe

MUSKILDA: Zer diozu? Furgoi batek bi gazte harrapatu zituen, eta ospitalera eraman behar izan zituzten.

ZAKARIAS: Guztira, ehun gazte progre?

MUSKILDA: Hortik gora!

ZAKARIAS: Gastu medikoetan lagun dezaket, patronatuan onartzen banauzue.

MUSKILDA: Aseguroarekin konponduko dira.

ZAKARIAS: (Bi txosten ematen dizkio) Suitzako parkeen memoriak. Patronatuetako presidenteak pertsona ezagunak dira.

MUSKILDA: Politikoak.

ZAKARIAS: Edo eskarmentuzko enpresariak. 

MUSKILDA: Zeu adibidez

ZAKARIAS: Parkeek kudeaketa eraginkorra behar dute.

MUSKILDA: Zuen interesak ezagunak dira, mozkinak eta gainbalioak. Eta ez zaizu ajola artzain bat eraila izatea, edo poliziak hori estaltzea suizidioa izan dela esanaz. Dena zaizue berdin, dirua izan ezik.

ZAKARIAS: Berriz ere aurrejuzgatzen ari zara. Akordio bat luzatzen dizuet: ni kudeaketaz arduratuko naiz, eta zuek ingurugiroa babesteaz.

MUSKILDA: Zu aberasten zaren bitartean, gu boluntariotzan beti.

ZAKARIAS: Animalien defentsarako erakundeko partaidea naiz! Ehiza-txakurrik onenak ditut.

MUSKILDA: Eta ehiztari batek oreinak defendatuko ditu! Ez adarrik jo!

ZAKARIAS: Baimenak ordaintzen ditugu, eta soilik animali gaixo edo zaharrak ehiztatzen ditugu. 

MUSKILDA: Ez dakit nola egiten duzun, baina beti diruaz hitz egiten amaitzen dugu.

ZAKARIAS: Lehen atxilotuen fidantza ordaindu dut.

MUSKILDA: Oraindik barruan daude.

ZAKARIAS: Udal bandaren kontzertua baino lehen askatuko dituzte.

MUSKILDA: Ez duzu pentsatuko pozik joango direla enparantzara garagardo bat hartzera.

ZAKARIAS: Lehenengo musikak jo behar du.

MUSKILDA: Manipulatzaike handiena zara. Iaz enparantzako bikote ederrena Borja eta Ane ziren. Norbaitek erditik kendu zuen.

ZAKARIAS: Eta zergatik kontatzen didazu niri?

MUSKILDA: Nori bestela?

Ane dator, presaka.

ANE: Sentitzen dut egun osoa mesede eske aritzea. Eta konponbideren bat aurkitu beharko dut. Baina oraingo estualditik irtetzeko, itzuliko al didazu eskaera pare bat?

Muskilda biltegira doa. 

ZAKARIAS: (Opari bat eskaintzen dio) Zuretzat erosi dut espreski.

ANE: (Papera kendu ondoren) Erloju bat!

ZAKARIAS: Eta pertsonalizatua. Atzeko aldean zure izena ageri da.

ANE: Inoiz ez dut halakorik izan!

ZAKARIAS: Zu pozik ikustea nire lehentasunetako bat da. Kanpoan nagoenean zurekin besterik ez dut pentsatzen.

ANE: Emakume asko izango dituzu inguruan.

ZAKARIAS: Inor ez hain ederrik.

ANE: Bi aste soilik daramatzat alargun.

ZAKARIAS: Iazko kontzetuetan ohartu nintzen zutaz, bailara honetako emakumeen eredu onenaz. Ulertuko duzunez, ez nintzen Borja bizi zen artean zuri horrelakorik esatera etorriko. Orain berriz, bere oroimenari errespetu osoa gordez, nahiago dut lehen urratsa neuk ematea.

Muskilda biltegitik dator, poztasun aurpegiaz.

MUSKILDA: (Zakariasi) Hemen oraindik?

ZAKARIAS: Denda honek liluratu egiten nau. Hemen arnasten dudan giro barea, ez dut herrian beste inon aurkitzen.

ANE: Erloju personalizatu bat oparitu dit.

MUSKILDA: Lehenengo larrosak ziren, gero itsas-bidaia, orain erlojua.  Zer izango da hurrengoa? Garbi dago borondateak erosten ohitua zaudela.

ZAKARIAS: Sukurtsaleraino gerturatuko naiz. Arratsaldean itzuliko naiz.

Zakarias kanpora doa, deseroso.

MUSKILDA: Bidaia bat egin behar dut, nire ikerketarako. Nitaz galdetzen badizute, esaiezu mendira joan naizela, ibilbide berriak markatzera.

ANE: Zeozer aurkitu duzu? (Malenek buruarekin ezetz). Zakarias sentsibilitate handiko perstona da.

MUSKILDA: Oso trebea, ez izan zalantzarik

ANE: Zoriontsu sentiarazten nau. Zuri gaizki iruditzen zaizu opariak egitea, baina  poza ematen dit.

MUSKILDA: Bere emazte ohiari galdetu beharko zenioke

ANE: Nola hasiko naiz hori galdetzen?

MUSKILDA: Epaitegietan dabiltza, ondasunen banaketa dela eta. Eraikitzaile hauek epaitegietara ohituta daude, eta auzi baten gorabeheragatik, berdin izango zaio.

ANE: Seme-alabarik badituzte?

MUSKILDA: Ez. Une honetan soilik maitaleren bat, nik dakidanez.

ANE: Ez nago ohituta opariak jasotzera, eta itsutu egin nau. Borjak sekula ez zidan egiten. Bueno bai, loreak ekartzen zizkidan menditik nire urtebetze egunean.

MUSKILDA: Ziur nago Zakarias sekula ez dela mendira lore bila joan. Hiriko lorategi onenean erosiko ditu, etiketa agerian utziz.

ANE: Bazkaltzera geratuko zara?

Ane biltegira doa, Ibai sartzen den bitartean.

IBAI: Ane ez dago?

MUSKILDA: Deituko diot? (Ibaik buruarekin ezetz adierazten dio) Hilketaren ikerketan zerbait aurreratu dut.

IBAI: Guk ere bai. Baina ez gaude zu bezain ziur hilketa izan zenik. Baliteke poliziaren ondorio berdinera ailegatzea.

MUSKILDA: Jakin al daiteke zure detektibea, gizona ala emakumea den? Bailaran jende berria dabil zokomiran, eta agian ez zen gaizki egongo elkarrekin arituko bagina.

IBAI: Hobe bakoitza bere kasaz.

MUSKILDA: Bart bi kanpotarrek niribegira zeuden tabernan.

IBAI: Turista udatiarrak izango ziren. Ez diot ezer berezirik ikusten zu bezalako neska ederrarekin liluratzea.

MUSKILDA: Neure zalantzak ditut.

IBAI: Hitz egin zenuen beraiekin?

MUSKILDA: Ezta burutik pasatu ere.

Zakarias sartzen da.

ZAKARIAS: Komisaldegian salaketa bat ipintzetik nator. Bart nire jauregitxoan sartu ziren, zaintza kamerak blokeatu ondoren.

IBAI: Lapurrak bailaran? Esaten duzuna oso arraroa da.

MUSKILDA: Nire etxera ez dira sartzen. Zerbait eramateko dagoen lekura joaten dira.

ZAKARIAS: Baliozko ezer ez da falta. Sartu diren putasemeak aurkituko ditut!

IBAI: Aberen bat kableekin nahastuko zen.

ZAKARIAS: Haririk gabekoak dira. Komisaldegian zure izena ere eman dut. Aurpegira esaten dizut, kanpotik jakin aurretik.

MUSKILDA: Susmagarrien artean sartu nauzu! Zein zarela uste duzu?

ZAKARIAS: Eta zeu? Ez nauzu sartu Borjaren hilketaren zerrendan? Kasualitatez Ibai, ez zen zure detektibea izango, tokatzen ez zaion lekuan zokomiran.

IBAI: Ezinezkoa da! Kanpoan zegoen.

MUSKILDA: Kamera sistema komisaldegira konektatuta zegoen?

ZAKARIAS: Ez dakite ezer.

IBAI: Eta txakurrak?

ZAKARIAS: Pozoituta, biak.

IBAI: Profesionalen lana.

ZAKARIAS: Zure izena ere komisaldegian dago. Harrapatuko dut izan den kabroia!

MUSKILDA: Susmagarrien zerrendan sartu ordez, zakurrei emandako pozoin mota aztertzeko gai naizen galdetu behar zenidan.

ZAKARIAS: Ziur nago badakizula.

MUSKILDA: Popatik hartzera joan zaitez, ezker txarreko hori!

Muskilda atera egiten da, arin.

IBAI: Lasai geratzen zara komisaldegian nire izena emanda? Nire reputazioagatik ez zait interesatzen poliziaren inongo zerrendetan agertzea.

ZAKARIAS: Nahastu egin nintzela esango diet, nirekin kolaboratzen baduk.

IBAI: Zer egitea nahi duzu? Borjak bazekien Malen dendara zetorrela bera mendian zegoen bitartean. Agian bere planetan traba egiten zuen.

ZAKARIAS: Diozunaren frogarik baduzu? Badaude Ane eta Malenen argazikirik batera?

IBAI: Baita bideoak ere.

ZAKARIAS: Negoziatzera jesarri behar gara. (Mugikorretik deitzen du) Komisaldegia, Zakarias naiz… Palaziotxoko lapurretako susmagarrien zerrendatik Ibai kentzea nahi dut. Berarekin nago oraintxe, eta berretsi egin dit… Ados.

IBAI: Bideoen eta argazkien bila noa.

Ibai kanpora irtetzen da, bizkor. Ane biltegitik dator.

ZAKARIAS: Pistaren finantzaketarako merkatariekin akordio bat sinatzeko premian nago.

ANE: Muskildak istiluetan ez sartzeko gomendatu dit.

ZAKARIAS: Eta zerorrek, zer diozu?

ANE: (Pakete bat hartuz) Konpoduko zara ni barik.

ZAKARIAS: Onartzen baduzu, denek jarraituko dizute.

ANE: Erabakia hartu aurretik gogoeta bat egin beharko nuke.

ZAKARIAS: Bailaran proiekturik ez badago, nondik aterako da dirua merkatarienzat?

ANE: Batzuetan herritarrok lelotzat hartzen gaituzu.

ZAKARIAS: Aldundiko presidentea indusmakina sartuko dugun lehen egunean etorriko da, obren hasierako zinta moztera. (Hurbilduz) Neronek aurkeztuko zaitut.

ANE: Malenek dioenez Pirinioetako eski estazio gehienak defizitarioak dira.

ZAKARIAS: Kudeatzaile onena naiz.

ANE: Aldundiek estaltzen omen dituzte zorrak, gure zergekin lortutako diru publikoaz. Niri sekula ez zidaten diru-laguntzarik eman denda muntatzeko. Hipotekatu behar izan nintzen.

ZAKARIAS: Enplegua sortuko dugu, eta positiboa izango da zure negoziorako.

ANE: Talde ekologistek diotenez, fondoko eskiko pista aitzaki bat besterik ez da urbanizazioa eraikitzeko.

ZAKARIAS: Ane, pentsa ezazu zure dendan soilik.

ANE: Borjak bere gurasoen herentzian jaso zituen lur horiek. Bere oroimena ondratu nahi dut. Oraindik ez dakigu nork hil zuen.

Ibai dator, karpeta bat eskuan.

IBAI: Notarioak prest ditu eskriturak.

ZAKARIAS: Eta gu hemen, betikoari jira eta bueltaka.

ANE: Barkatu, baina zuek zarete bueltak ematen dizkiozuenak. Ni ez naiz inori proiekturik eskaintzera joan, edo dirua eskatzera nire lur-sailengatik.

IBAI: Pertsonalki baietzean nago.

ZAKARIAS: Zeu zara falta dena, Ane.

ANE: Lehenengo Borjaren hilketaren ikerketa nola burutzen den jakin behar dut.

ZAKARIAS: Pistaren ondorioz bailarako gazte bakar batek lana lortuko balu, bere familia osoa esker onez agertuko litz.aizuke. Ez nago nire haziendari begira. Badakizu gastatu dezakedana baino gehiago dudala.

IBAI: Hori ukaezinezko egia da.

ANE: Badaude beste balio batzuk ere. Bizitzeko eta natura zaintzeko beste era bat, gure ondorengo belaunaldiei gurasoengandik jaso genuena txukun uzteko.

ZAKARIAS: Nire helburua aberastasuna eta enplegua sortzea da, ingurugiroa errespetatuz.

IBAI: Gehienez hamar egun itxaron ditzakegu

ANE: Desjabetu egingo nauzue?

ZAKARIAS: Asteburuan hirira gonbidatzn zaitut. Presidentearekin hitz egingo dugu.

ANE: Igandean zaldikoen jaia da, eta aurten ohorezko amabitxi izendatu naute. Irabazleei sariak eman behar dizkiet.

IBAI: Agilipollatuta zaude edo zer? Nola konparatuko duzu bilera bat diputazioko lehendakari bjaunarekin eta moxalen festa puta bat?

ANE (Irribarrez, ziur bere buruaz) Jakina. Nola alderatuko dut.

ZAKARIAS: Banoa. Izango dira asteburu gehiago.

ILUNA

III

Hurrengo asteko lanegun bat. Beroak jarraitzen du. Muskilda kaletik dator, eta laster Ane biltegitik. Kaleko beste atetik Zakarias sartzen da.

MUSKILDA: Egoera hau guztiz zentzugabekoa da! Nire kideak barruan jarraitzen dute!

ZAKARIAS: Fidantza jarrita dago. Beharbada epailearen baimena faltako da.

ANE: Noiz izango da hori? 

ZAKARIAS: Gero, agian. Izan zineten atzo bandaren kontzertua entzuten? Udako jai nagusia izan zen. Agintari guztiak han zeuden, eta patronatuari buruz hitz egin genuen.

MUSKILDA: Gutun-azal asko banatu zenituen?

ZAKARIAS: Bailarako zazpi herriak parkearekin lotuko duen bidegorri bat eraikitzea proposatu nien. Nire enpresak babestua, jakina.

Ane biltegira doa.

MUSKILDA: Eskularru zuriko korrupzioaren eredu garbiena zara.

ZAKARIAS: Ahal duten guztiek usteltzen dira, zu barne. Dirua, boterea, sexua... Ez ahaztu inoiz.

MUSKILDA: Kasu justu baten alde konprometitzen garen militanteak gara. Inork ez dugu euro bakar bat ere kobratzen, natura defendatzeagatik ematen ditugun ordu guztiengatik.

ZAKARIAS: Eta nik sinetsi. Denok aberaskumeak zarete, inoiz kolperik eman gabeak. Kontu publikotik bizi zarete. Ni, mutiko koskor bat nintzela hasi behar izan nuen lanean.

MUSKILDA: Alkate guztiak erosi dituzu!

ZAKARIAS: Patronatua irabazi asmorik gabekoa izango da.

MUSKILDA: Eta bidegorri berri hori. Kasualitatez, zure jauregiaren aurretik joango da?

ZAKARIAS: (Irribarrez) Ez zait bururatu. Ideia bikaina!

Ibai sartzen da, kezkatutako aurpegiarekin.

IBAI: Burtsako kotizazioa berriro jaitsi da, ehuneko bi.

MUSKILDA: Aneri laguntzera noa. Hormekin hitz egitea baino hobe.

Muskilda biltegira doa.

IBAI: Anerekin egon naiz lehen, eta bere teman jarraitzen du.

ZAKARIAS: Gaur “Turisnatur” enpresa sortu dut mankomunitateko turismo bulegoarekin, bidegorri bat egiteko. Administrazio kontseilurako profesionalak behar ditugu.

IBAI: Finantza aditu bezala parte hartzeko gonbitea da, edo soilik informazio gisa esaten didazu?

ZAKARIAS: Alketeek jadanik baietz erantzun dute. Denak pozik daude ideiarekin, botoak ekarriko dizkielako.

IBAI: Zenbat izango ginen?

ZAKARIAS: Zazpi alkate, eta gu biok. Erabakiak aho batez hartuko genituzke, baina hala izango ez balitz, alkateekin negozioatu dut ni kalitatezko botodun presidentea izatea.

IBAI: Fondoko eskiko pistako enpresaren osaketa paretsua.

ZAKARIAS: Dietak egongo dira hemen ere.

IBAI: Bileretara joatearren, jakina.

ZAKARIAS: Erdia beltzean emango da. Nahiko lan egiten dut jadanik Ogasunerako.

IBAI: Eta alkateek, zer diote?

ZAKARIAS: Zer esango dute ba. Zeure gauza bera. Ea zenbat bilera izango diren hilero.

IBAI: Hilean behin behintzat izango da, espero.

ZAKARIAS: (Bere eskua Ibairen bizkarrean ipintzen du. Aterantz doaz) Gutxienez.

Zakarias eta Ibai kanpora doaz. Ane dator, eta puntuko Muskilda.

MUSKILDA: Igandean agudo aldegin zenuen.

ANE: Zakariasek zerbait hartzera gonbidatu nahi zidan.

MUSKILDA: Argi dago gustuko zaituela. Dirua egin duelako denak bere oinetara eroriko garela uste du.

ANE: Zeu egon zinen gero Zakariasekin hitz egiten. Pozik zeudela zirudien.

MUSKILDA: Garagardo batera gonbidatu ninduen. Txanpainarekin jarraitu nahi zuen, baina ez nion onartu.

ANE: Bikote ona egiten duzue.

MUSKILDA: Parke Naturalaz aritu ginen, besterik ez ez. Baina berak jarraitu nahi zuen.

ANE: Eta beste bizarduna?

MUSKILDA: Jeloskor zaude?

ANE: Kuriositatea, besterik gabe.

MUSKILDA: Ibairen detektibea izango zela susmatu nuen. Galdetu besterik ez zuen egiten. Gezur pilo bat kontatu nion. (Aterantz doa) Turismo bulegoan izango naiz.

Muskilda atera egiten da. Berehala Ibai dator.

IBAI: Zuregatik burua galtzeko zorian nago. Ia lorik ere ez dut egiten. Beti izan zaitut bihotzean. Nirea izango zinen, anaiak aurrena hartu izan ez balu.

ANE: Zuretzat, hiriburuko neskek beste xarma bat zuten gure aldean. Modara jazten ziren. Herriko guztia txiki geratzen zitzaizun. Hemen ez zegoen zinerik, ez antzokirik, ez gaueko martxarik kanpoan ikasten zuten zu bezalakoentzat.

IBAI: Nire amets bakarra zurekin oheratzea da.

ANE: Herritar mojigatak, antigualak eta ez dakit zer gehiago ginen.

IBAI: Zure begiratzeko erak ederragoa egiten zaitu.

ANE: Orduko bera naiz. Zu familiako mutil inteligenteena zinen, ikasketetan bikaina eta etorkizun profesioonal oparokoa zuena. Nondik nora asetuko zinen ni bezalako neska apal batekin?

IBAI: (Hurbilduz) Kontzertuan ez nizun begirik gainetik kendu.

ANE: Ohartu nintzen.

IBAI: Adiskide onak izaten hastea gustatuko litzaidake.

ANE: Gaztetan hiriburutik etortzen ziren udatiarren atzetik joaten zinaten.

IBAI: Ondo iruditzen zaizu nire proposamena?

ANE: Ez dakit.

Ane biltegira doa. Zakarias sartzen da.

ZAKARIAS: Potroetaraino nago! Borjaren heriotzaren ondorioz badirudi denak zelatatzen nautela.

IBAI: Nik ere bai?

ZAKARIAS: Ziur nago Muskildaren susmagarrien zerrendan nagoela.

IBAI: Guztiongatik susmatzen du

ZAKARIAS: Ez du lortuko ni samintzea, hain ederra izan arren. Borjaren suizidioan nahastu gura nau eski pistako proiektua geldiarazteko. Benetan gertatu zena ez zaio piperrik axola.

IBAI: Lagunduko dizut, prezio batekin.

ZAKARIAS: Udan etxe honetara etortzen zela esan zenidan, bera zegoenean. Badago beste norbait?

IBAI: Aurrerakin baten premian nago. Txosten osobat emango dizut

ZAKARIAS: Aneren atzetik nabilela usteko du Muskildak, eta ez zaiola gustatzen?

IBAI: Baliteke.

ZAKARIAS: (Patrikatik billete sorta atera eta ematen dio) Baina konfidentziala izan dadila.

IBAI: Lasai. Badakit trukeak ixteko presa duzula.

ZAKARIAS: Jakina presa dudala. Badakizu jadanik zenbat diru inbertitu dudan? Zuen lurrak berehala behar ditut.

IBAI: Zer gehiago egin dezaket horretarako?

ZAKARIAS: Muskilda denda honetatik aldentzea.

IBAI: Lehenengo txostena ikusi.

Muskilda dator, alai. Gizon biak isildu egiten dira. 

MUSKILDA: Hara zelako bikotea. Poliziak Borjaren kasua itxitzat eman du.

IBAI: Behin betiko?

MUSKILDA: Beraiek diotenez (Astiro eta garbi ahozkatzen) “ageriko suizidioa” izan zen. Ez dakit oso ondo zer esan nahi duten “ageriko” horrekin.

ZAKARIAS: Bailarako giro sozialarentzat, onena kasua itxita geratzea da.

IBAI: Itxieraren atestatua baduzu? Konpultsatutako kopia bat gordetzea interesatzen zait, familia gai guztietarako.

MUSKILDA: Polizia salduta dago, eta ikertzen jarraituko dut.

ZAKARIAS: Endredatzen, esan gura duzu.

IBAI: Hau ikusita, nire detektibearen kontratua etengo dut.

MUSKILDA: (Zakariasi) Mafiosook sekula ez duzue ulertuko, baina badira gazteak ideal batzuengatik mugitzen direnak..

ZAKARIAS: Idealak? Boterea, sexua, dirua, ospea. Agian denak.

MUSKILDA: Orain ahal dut informazioa trukatu zure detektibe ohiarekin?

IBAI: Berandu da. Kontratua eten egingo diot, esan dizut. Aurkitu duena, kutxa gotorrean gordeko dut.

ZAKARIAS: Poliziari baimena eskatu beharko zenioke ikertzen jarraitu ahal izateko.

MUSKILDA: Baimena eskatu? Ez zait denbora galtzea gustatzen.

ZAKARIAS: Erantzun horixe espero nuen.

Zakarias eta Ibai kanpora doaz. Ane sartzen da, kezkatuta.

ANE: Bi dei jaso ditut, eta oso urduri nago.

MUSKILDA: Mehatxuak?

ANE: Antzeko zerbait. Artzain batzuk nirekin egon nahi dute. Borjarekin ondo eramaten zirela, eta ezin dietela kale egin esan didate.

MUSKILDA: Soilik zure oniritzia falta omen da.

ANE: Betidanik ezagutzen ditut. Denen izenean telefonoan zegoena Angel errotakoa zen, gaztetatik adiskidea dena. Presioa egin nahi didate.

MUSKILDA: Horri negoziatzea deitzen diote.

ANE: Beste deia alkatearena zen. Udeletxetik sekula ez zidan inork deitu, eta orain alkate jaunak berak pertsonalki deitzen dit. Hau oso serioa da, Muskilda.

MUSKILDA: Telefonoa grabagailu batekin zulatuko dizut. Eta denak eroriko dira, banan-banan. Gartzelan amaitzea espero dut!

ANE: Berekoia ez izateko eskatu dit, eta jendearen interesak kontutan hartzeko, lurralde osoko merkataritzaren mesederako.

MUSKILDA: Beste gezur handi bat. Politikoei obra zibila bakarrik interesatzen zaie, beraien ehunekoa jasotzeko.

ANE: Gehiengo sozialaz hitz egin dit, guztien ongizateaz, gazteen enplegurako oinarri ekonomikoa jartzearen garrantziaz, eta beste hainbat gauzataz.

MUSKILDA: Inoiz ez dizu esango benetan pentsatzen duena. Ohartzen bazara, leku guztietan diskurtso politiko bera da, propagandako klixe berdinekin.

ANE: Nire negozioa kaltetu ditzakete.

MUSKILDA: Ez dira ausartuko.

Ibai sartzen da, haserre.

IBAI: Kotxearen gurpilak zulatu dizkidate. Hilketagatik zelatatu dudan kabroiren bat izango zen. Edo artzainen bat, trukea onartu ez dugulako.

ANE: Nirea erabili dezakezu. (Kutxa batetik giltzak atereaz) Tori, bi sorta ditut. Kotxea atzeko garajean dago, betiko lekuan.

IBAI: Bankuan ere hoztasunez hartu naute.

MUSKILDA: Beste batzuk ere ohituta gaude horrelako harreretara, eta ez bakarrik bankuan.

ANE: Orain arte nik ez dut kexarik.

IBAI: Trukea onartu beharko genuke, guzti honekin amaitzeko. Bailarako jende gehiena ezin dugu gure aurka izan.

MUSKILDA: Eraikitzaileek presionatzen zaituzte.

IBAI: Barkatu, baina Ane eta nire arteko arazoa da, ez beste inorena. Ulertzen duzu? Sartu zeure gauzetan!

ANE: Niretzat Muskilda etxekoa bezalakoa da. Deiadar egin ala ez, hori ez duzu aldatuko.

IBAI: Ez da familiakoa! Potroetaraino nago beti gure gauzetan muturra sartzen duelako!

Zakarias sartzen da, paper-zorro batekin.

ZAKARIAS: Arkitektoaren estudiotik nator. (Txosten bat ateratzen du) Aurreproiektuan jadanik aurreikusi dute fondoko eskiko pistak erakarriko dituen inbertsioak.

MUSKILDA: Zenbat eskaini diezu, ehuneko hirua, laua?

ZAKARIAS: Bailararentzako hiru milioiko diru sarrera estra izango dira.

MUSKILDA: Ez didazu erantzun. Horrek esan nahi du ehuneko laua baino gehiago dela. Non sartu behar diezu dirua, Suitzan edo Caribeko paradisu fiskalen baten?

ZAKARIAS: Oparotasuna denontzat izango da.

IBAI: Eta ekintzaileok sortzen duzue (Muskildari begira). Beste batzuk banatzeaz besterik ez dira arduratzen.

ANE: Trukeak itxi gabe jarraitzen du. Artzainek deitu didate. Eta baita alkateak. Ez dut uste beraien kabuz izan denik.

IBAI: Memoriaren kopia bat atera dezaket?

ZAKARIAS: Jakina. Nahi duzu beste bat? Une honetan Borjaren heriotzagatik nahastuta egon arren, udazkena eta negua igaroko dira, eta udaberria etorri. Zure aldartea bestelakoa izango da, ziur.

ANE: Ez dut kopiarik nahi.

MUSKILDA: Eskatu egiozu! Orain artekoan ez ditugu zenbakiok ezagutu. Gauza bat da bailararentzako oparotasuna sortzea, eta horretan ados egon gintezke. Baina giltzarria ea hori nola banatzen den izango da. Hartu txostena.

ANE: Hobe konpromiso barik.

ZAKARIAS: Zaude lasai. Nahi duzun beste kopia emando dizkizut. Planteamendua orekatua dela ikusiko duzu, eta ez dudala ezer gordetzeko edo lotsatzeko.

Zakariasek bere eskubia Ibairen sorbaldan jartzen du, eta biak ateratzen dira.

ANE: Laguntzaile bat behar dut dendarako. Ingelesa dakien ikasleren bat hartuko dut uda pasa arte.

MUSKILDA: Barkatu lehen asaldatu egin banaiz Zakariasen aurrean. Ingelesarena, ez dakit. Negozioaren arrakastaren giltzarria zerorrek pertsonalki erantzutea da, ortografia akatsak egin arren. Atsegina baldin bazara eta zeuk sinatu, nahikoa da.

ANE: Gauero ordu bete ingelesa ikasten emango dudala agintzen dizut, baina lagundu egin behar didazu estutasun honetatik irtetzeko.

MUSKILDA: Ez naiz batere aditua jaki organikoetan.

ANE: (Negar-zotinka hasten da) Guzti honek gaina hartu dit. Agian irtenbide onena online denda ixtea izango da.

MUSKILDA: Akats bat litzateke. Hobe ikasle hori kontratatzea. Ez dit graziarik egiten denean egoteak, mendian, dendan, ekologistekin, protestetan. Sarri oportunistaz inguratuta.

ANE: Gaurko antolatuta dagoen manifagatik diozu?

MUSKILDA: Atxilotuen askatasuna eskatzera joateko orduan udaletxera, bakarrik utzi ninduten. Kokoteraino nago.

ANE: Anton faltan botatzen duzu.

MUSKILDA: Nuen. Une ahaztezinak zor dizkiot, baina jadanik ez dago ezer gure artean. Ulertzen?

ANE: Norbait baldin banaiz zuri eskatzeko, mesedez manifan ez joan lehen lerroan. Fitxatuegia zaude.

MUSKILDA: Agian dena utziko dut.

ANE: Nola? Eta ez didazu gauza bera egiten uzten dendarekin? Ea protesta baketsua den.

MUSKILDA: Jakina. Nahi duzu nirekin etorri pankarta eramatera? Poliziek borrarekin zartakoren bat emango dizuten beldu zara? Eta besteok, zer dugula uste duzu ?

Zakarias sartzen da.

ZAKARIAS: Zure kideren bat atxilotutzen badute, ez egidazu berriro eskatu fidantza ordaintzea. Zuen babesle eskuzabala naizela emango du.

MUSKILDA: Esan poliziari ez probokatzeko.

ZAKARIAS: Nik esan, zer?

ANE: Patronatuan zu eta alkateak zaudete. Ziur baduzuela nahiko aginte erabakietan eragiteko.

MUSKILDA: Zu zara gainera presidentea eta akziodun nagusia.

ZAKARIAS: Ez duzue puta ideiarik ere hitz egiten duzuenaz. Patronatuko postua sinbolikoa da. Ez dut euro bakarra jasotzen hortik.

MUSKILDA: Baina turismoa sustatzen du, zure enpresek obrak egiteko eta diru beltza mugitzeko. Eta jendea usteldu egin behar baldin bada, aurrera.

ZAKARIAS: Ez dizut halakorik onartzen!

MUSKILDA: Erakunde bietan berdinak zarete. Baten aberastu egiten zarete, eta bestean errespetagarritasuna bilatzen duzue. Dena ondo antolatuta dago.

ANE: Borjak eta artzainek basoak garbitzen zituzten bertako espezien habitata babesteko. Denen artean egiten zuten, auzolanean, bakoitzak bere denbora desinteresatua emanaz.

ZAKARIAS: Beti kalamatrika berberarekin zabiltzate. Ez al zeuden animaliarik mendian, artzainak etorri aurretik?

MUSKILDA: Denbora galtzen ari zara. Hauekin ez dago zereginik.

ANE: Mesedez, eskatu polizia ez ateratzeko.

ZAKARIAS: Ez dago nire esku.

MUSKILDA: Norenean orduan?

ZAKARIAS: Sitzako Alpeetara bidaiatu beharko zenuke., bertan kalitatezko turismoari ematen dioten tratua ikusteko, ekologisten laguntzarekin. Gure langabeziaren laurdena dute.

MUSKILDA: Denbora galtzen gabiltza. Goazen lan apur bat egitera.

Muskilda eta Ane biltegian sartzen dira. Ibai dator, pozik.

ZAKARIAS: (Mugikorrean) Bankuko inbertsioen komiteak mailegua onartu digu! Ardo onenarekin ospatuko dugu!

IBAI: Ardoa ez da dena.

ZAKARIAS: Ados! Gauean gasolindegi ondoko pubera joango gara zuk ipurdi puta hori mugitzeko!

IBAI: Konfiantzan. Zer egin duzu bankuak aurrerapena emateko, obrak hasi ere egin ez direnean?

ZAKARIAS: Nire arkitektoa aspaldidanik dabil aurre-proiektuarekin.

IBAI: Baina hondeatzeko makinak oraindik ez dira sartu!

ZAKARIAS: Horrek berdin dio. Udalek azpiegiturak onartu dituzte jadanik. Eta arratsaldean mankomunitatean bilera dago.

Muskilda sartzen da.

MUSKILDA: Ospakizunen bat?

ZAKARIAS: Zutaz oroitzen negoen! Arazo larri bat dut, eta ingelesarekin lagundu behar didazu.

MUSKILDA: Bainuetxeko web orriarentzat?Ala turista txinatar eta japoniar aberaskiloentzat katalogoak egiteko?

ZAKARIAS: Atzerriko bidaia agentzia batzuekin negoziatzeko behar zaitut.

MUSKILDA: Zer erre duzu?

ZAKARIAS: Ez egin tuntunarena. Ondo ordaindua izango zara. (Ate aldera doala) Gaur bertan jarriko zaitut harremanetan beraiekin.

Zakarias atera egiten da.

MUSKILDA: Artzain batek deitu dit komisaldegitik.

IBAI: Atxilotu egin dute?

MUSKILDA: Doilor batek animali batzuk pozoitu dizkio. Basapiztiak hiltzeko pozoin arrunta omen da, eta pentsuarekin nahastuta antzematen ez dena.

IBAI: Norbaiten susmorik bazuen?

MUSKILDA: Galdetu zure detektibe ohiari.

IBAI: Oso atsegina zara. Artzain guztiak ezagutzen ditut, eta berarekin hitz egingo dut.

MUSKILDA: Niri deitu dit. Gaur goizean kanpotar ezezagunak zenbiltzan mendian. Artzainengandik urrun mantendu dira. Normalena turistak beraiengana hitz egitera gerturatzea izaten da, iturrien edo bideen informazio eske.

IBAI: Agian atzerritarrak izango ziren.

MUSKILDA: Horiek berehala identifikatuko nituzke.

IBAI: Komisaldegira joango naiz.

MUSKILDA: Denbora galduko duzu. Artzaina nirekin atera da eta.

Ibai kanpora doa. Berehala Zakarias dator.

ZAKARIAS: Kezkatzen hasita nago. Nire palaziotxoan behin sartu baziren eta eraginik ez duela ikusten badute, berriro saiatuko dira.

MUSKILDA: Borjaren lagun min baten ardiak eta behiak pozoitu dituzte. Katearen beste maila bat izan daiteke.

ZAKARIAS: Trukea onartua zuen norbait?

MUSKILDA: Borja ere horrela mehatxatu zuten hasieran.

ZAKARIAS: Arraioa! Eta zergatik kontatzen didazu hori?

MUSKILDA: Puntu ilunak daudelako. Goizean ezezagun batzuk txabola baten inguruan ibili dira, artzainekin hitz egiten geratu gabe. Agian korruptoren batek ordaindu die.

ZAKARIAS: Zerrenda luze bat izan dezakezu.

MUSKILDA: Milioidun bakarra dago bailaran.

ZAKARIAS: Eta zazpi alkate. Ez duzu ni haserretzea lortuko. Nirekin obsesionatuta zaude dirua egin dudalako. Horrek korruptoa edo hiltzailea izatera eramango balu bezala.

MUSKILDA: Gertakizun hauek fondoko eskiko pistaren proiektua publiko egin zenean hasi ziren.

Ane biltegitik dator.

ANE: Barkatu. Momentu txarrean nator?

MUSKILDA: Ikerketa berri bati buruz ari ginen. Agian bestearen zatia dena. Borjaren adiskide min bati animali batzuk pozoitu dizkiote. Horretan nabil, baina ez dut nahi zu aztoratzea, ados?

ZAKARIAS: Gaur gauean ere kontzertua dago.

MUSKILDA: Ea larunbatean hasitakoa bukatzen dugun. ( Aneri, ate aldera doala) Gero, aperitibo bat bai?

Muskilda badoa.

ANE: Bere sostengu barik, ez nuke jarraitzeko indarrik izango. Beti du adorezko hitzen bat niretzat.

ZAKARIAS: Esan didatenez, Borja mendian zenean hemen ikusten zineten.

ANE: Jeloskor zaude horregatik?

ZAKARIAS: Edertasunaz gain, berezko dohaina duzu denon maitasuna lortzeko.

ANE: Uda partean mugimendu gehiago egoten da turistekin eta jaiekin. Baina negua gogorra da, eta ordu asko ematen ditut bakarrik.

ZAKARIAS: (Gerturatuz) Bikote ona osatuko genuke.

ANE: (Urruntzen) Laudorioa estimatzen da.

ZAKARIAS: (Patrikatik gutun bat ateratzen du) Itsas bidaia bat enkargatu dut. Lehen mailan.

ANE: Greziako irletan aste oso bat! Mediterraneoan ez naiz inoiz izan. Bueno, egia esanda, inoiz ez naiz itsasoan ibili. Ezkon bidaian joan nahi nuen, baina Borjak beste gauza bat aukeratu zuen

ZAKARIAS: Hiriburuan baditut ondo kokatutako lonjak, denda berriak zabaltzeko.

ANE: Aurretik honen hipoteka ordaintzen bukatu behar dut.

ZAKARIAS: Ez zenuen erosteko premiarik izango. Nik lokalak jarriko nituzke, eta zuk merkatuaren ezaguera.

ANE: Zure aldamenean, desiratua sentitzen naiz.

ZAKARIAS: Bidaian aztertuko dugu guztia (Berriro hurbilduz)

ANE: Dendan ez, mesedez. (Urrunduz) Bezeroak etor daitezke.

ZAKARIAS: Palaziotxora afaltzera gonbidatzen zaitut.

ANE: Ez naiz jeloskorra baina, ez al zara Muskildarekin geratu kontzertura joateko?

ZAKARIAS: Baieztatuko ditut itsas bidaiaren datak?

ANE: Itxaron gauera arte.

ZAKARIAS: Palaziotxoan zure dendan arnasten den xarma falta zait.

ANE: Herriko denda guztiak tankera berdinekoak dira.

ZAKARIAS: Zurea berezia da .

Zakarias badoa. Laster, Ibai sartzen da.

IBAI: Zurekin egon gura nuen, parke naturalaz hitz egiteko.

ANE: Manifara ez nintzen joan. Borjak beti esaten zidan kontuz ibiltzeko. Berak arriskatzen zuenarekin, etxean nahiko zela. Aurrerantzean ez dakit zer egingo dudan.

IBAI: Muskilda lehen lerroan zihoan, bozgorailutik kontsignak botatzen.

ANE: Neuk lagundu nion pankarta egiten.

IBAI: Ondorengo istiluetan ere poliziek ikusi omen zuten, txano baten azpian ezkutatuta. Isuna sartuko diote.

ANE: Ez dut uste. Zauritu barik amaitu zen dena. Behingoz istiluen kontrako polizia urrun geratu zen, probokatu gabe. Zakariasen telefono deiak izango zuen zerikusirik horretan.

IBAI: Turisnaturreko kontseilaria naiz, Zakariasen enpresakoa.

ANE: Muskildari zerbait esan nahi baldin badiozu, esaiozu zerorrek.

IBAI: Lursailen jabeak gu gara.

ANE: Ekologisten laguna naiz. Gure arbasoen lurrak ezin dira trukatu turistak erakartzeko.

IBAI: Nekatuta nago beste jabeen presioa eramaten.

ANE: Noren presioa duzu, jabeena ala Zakariasena?

Zakarias sartzen da, alai.

ZAKARIAS: Jontxo! Zelako zortea biok batera aurkitzea! Gaur ahaldun nagusia dator herrira, turismo eta landa garapenaren zuzendariarekin. Erabaki duzue zerbait?

ANE: Erabakiren bat hartu behar genuen?

IBAI: Parkearen mugak soilik. Gure lurrak berdin jarraituko dute.

ZAKARIAS: Zuen oniritziarekin, behingoz behintzat negozioen arauak neuk jarriko ditut. Lehenengo bazkaltzera joango gara. Bostentzako mahaia erreserbatu dut. Mahai baten inguruan hobeto negoziatuko da, giro onean, hemen hirurok zutik baino.

ANE: Barkatu, baina geratuta nago, Muskildarekin.

ZAKARIAS: Ez egidazu esan hori orain. Probintziako kargu gorenak dira, eta jadanik bidean datoz!

ANE: Hobeto nago hemen politikoekin baino.

IBAI: Bakarrik joango naiz, familiaren izenean. Akordio batera iristeko borondatea badagoela ikusiko dute, eta ez dutela bidaia alferrik egin.

Ibai atera egiten da, gutxietsita. 

ZAKARIAS: Hitzordu garrantzitsu bat hondatu didazu. Ezin duzu Muskildarena atzeratu? (Anek buruarekin ezetz) Badakit Ibaik zer esango duen, baina, zure izenean ere hitz egingo du?

ANE: Soilik bere hitza izango da.

ZAKARIAS: Familiaren erdiarena. Eta palaziotxoko afaria?

ANE: Joango naiz, baina lo egitera hona itzultzeko baldintzarekin.


                         ILUNA

                             IV

 

Aste bete igaro da. Udako ekaitz batek giroa freskatu egin du. Ane salmahaiaren atzean dago Zakarias pozik sartzen daenean.

ANE: Kontabilitatea eramango duen norbaiten premian nago.

ZAKARIAS: Horretan ezin dizut lagundu. Baina hiriburuko jatetxerik onenean afaltzera gonbidatzea gustatuko litzaidake. Ez dut zahartzarora itxaron nahi bizitzaz gozatzeko.

ANE: Topera bizi zaren itxura duzu.

ZAKARIAS: Bertako komunitatearekin zuk uste duzun baino lotura handiagoa dut. Ongile peto-petoa naiz, denen artean banatzen den aberastasunaren sortzailea.

ANE: Hori horrela bada, frogatu ezazu. Gurutze Gorrian mendiko anbulantzia bat erosteko laguntza behar dute. Neguan elurrak dena estaltzen duenean, arazoak izaten dituzte gaixoak ospitalera eramateko.

ZAKARIAS: Ideia bikaina! Ane, komunitatearen mesederako proiektu gehiagotan pentsatuko dugu afarian zehar. Gu biok arrakasta lortuko dugu, eta jende guztia izango da onuraduna.

ANE: Muskildak esana dit Borjaren heriotza argitu arte inorekin ez fidatzeko.

ZAKARIAS: Bera ni bezain susmagarria da. Ondotxo dakizu hori.

ANE: Ez dut inorengatik mesfidatu nahi.

ZAKARIAS: Horrela pentsatzea hobe. Onartzen duzu nide gonbitea?

ANE: Baina ez dut hirira bizitzera joateko ilusiorik.

ZAKARIAS: Ados. Burua bailaran dut. Hemen dago asetzen nauena.

ANE: Mesedez eskatuko nizuke azpiegiturekin udalak ez larregi zorpetzea.

ZAKARIAS: Negoziatzen gabiltza.

ANE: Zuretzat, dena da negoziagarria.

ZAKARIAS: Zu ezean. Beste dena, noski baietz. Bidezkoa da merkatuetaz baliatzea, aldeko joerak daudenean.

ANE: Nahiago dut gauza batzuen berri ez izatea. Ezta entzuterik ere. (Biltegiruntz doala) Barkatuko didazu.

Ane atera egiten da, gizabidetsu. Ibai sartzen da

IBAI: Bileretako alkateen dietak erabaki behar ditugu.

ZAKARIAS: Denek izango dute dieten eskubidea.

IBAI: Bileretara ez doazenak ere bai?

ZAKARIAS: Bost axola zait niri asistentzia.

IBAI: “B” kutxatik ordainduko diegu?

ZAKARIAS: Baina kobratzeko, aktak sinatu behar dituzte.

IBAI: Eta non gordeko dituzu bainuetxeko irabaziak?

ZAKARIAS: Lehenengo mailegua kitatuko dut, ondoren ziurrenik fundazio bat sortzek.

IBAI: Irabazi asmorik gabekoa?

ZAKARIAS: Ezagutzen ditudan aberats batzuk hori egin dute. Nire izena eramango du. Erreferente sozial errespetatua izango naiz.

IBAI: Bailaran sekula ez da fundaziorik izan.

ZAKARIAS: Bere helburua natura babestea zango da. (Eskuak zabalduz, harro, kartel bat irakurtzen egongo bazen bezala) Zakarias Tapia Fundazioa.

Zakarias badoa, pozik bere ideiarekin. Ane dator.

IBAI: Larunbatean goiz alde zinen herriko tabernatik

ANE: Informazio piloa lortu nuen Borjaren hilketai buruz, Muskildaren ikerketarako. Artzain gehienekin hitz egin ahal izan nuen. Badakit zer pentsatzen duten. Batzuk gauza harrigarriak ikusi zituzten.

IBAI: Zurekin egon nahi nuen.

ANE: Zaila da, barrara atxikita bazaude denbora guztian.

IBAI: Zu ginbidatzeko.

ANE: Mutilzahar eskuzabalaren bizitza daramazu, nire izaerarekin sekula bat etorri ez dena. Gainera, ikasketa unibertsitarioak dituzu, eta uste dut ez ginela ondo moldatuko.

IBAI: Bailarako neska ederrena zara.

ANE: Ohituta zaude hori esaten.

IBAI: (Gutun-azal bat ematen dio) Lorategi botaniko bat bisitatzeko bi sarrera daude.

ANE: Erantzungio dizut. handia egingo lidake. Inoiz sartu naiz beraien web orrian, eta argazki bikainak daude bertan.

IBAI: Nahi duzunean.

Ibai atera egiten da, pozik datorren Muskildarekin gurutzatuz.

MUSKILDA: Interneteko hogeita hamargarren eskaera ailegatu zaigu!

ANE: Meritu osoa zurea da.

MUSKILDA: Hilabete onena !

ANE: Eskertzen dizut “gu” erabiltzea, baina zeu zara lortu duzuna.

MUSKILDA: Posta denak erantzun ditut, bat izan ezik, galera teknikoak egiten dituelako landare sendagarri bati buruz, Trementina izenekoa. Egingo zara kargu zeu?

ANE: Oraintxe bertan.

Ane biltegira doa. Muskilda salmahaira gerturatzen da, pantailan begiratuz. Zakarias sartzen da, dotore.

MUSKILDA: Irakurri dut utzi zenidan Ordesako Parke Naturalaren arautegia.

ZAKARIAS: Humanitatearen ondaretzat hartu dute, bertako ekosistema eta biodibertsitatea babesteko.

MUSKILDA: Oso ondo egituratuta dago, eta eredu baliagarria izango daiteke guk hemen egin nahi dugunarentzat.

ZAKARIAS: Presidentea pertsona esanguratsua da, kontaktuak errazteko.

MUSKILDA: Zu hemen bezala.

ZAKARIAS: (Gerturatuz) Asko poztuko nintzateke bileretara etortzera izango bazenu, zure presentziaz gozatzeko.

MUSKILDA: Ez nago ohituta dirudunekin elkartzen.

ZAKARIAS: Zure usainak aztoratu egiten nau.

MUSKILDA: Ziniko bat zara.

ZAKARIAS: Pirinio osoan ez da mendi gidari lirainagorik zu baino.

MUSKILDA: Jakinen gainean nago ehiztari trebea zarela.

Zakariasen mugikorrak jotzen du, eta alde batera doa. Laster, Ibai sartzen da.

ZAKARIAS: Polizia zen. Artzain-mutil batek istripu larriren bat izan du.

MUSKILDA: Zein larretan?

ZAKARIAS: Ardiak galdu zituen artzainarenean.

IBAI: Eta zuri deitzen dizute?

ZAKARIAS: Berriro susmagarrien artean egongo naiz. Denbora gehiegi galtzen ari naiz ezer ematen ez didaten bazterreko gai hauekin. (Muskildari) Zure zerrenda pasa diezu?

MUSKILDA: Ez begiratu niri orain. Zuk artzain guztiak ezagutzen dituzu.

ZAKARIAS: Bereziki trukea onartu dutenak.

MUSKILDA: Dei bat egin behar dut.

IBAI: Ekologista kabroi horiei manifestazio bat antolatzeko?

MUSKILDA: Gaur goizean argi arraro bat zihoan mendian gora, gutxi erabiltzen den basabide aldapatsu baten.

ZAKARIAS: Istripua prestatzera edo?

MUSKILDA: Bazirudien oharkabean igotzea nahi zuela.

Muskilda atera egiten da, kezkatuta.

IBAI: (Muskilda seinalatuz) Ez al zuen berak interes gehien Borja desagertarazteko, Ane limurtuz, lurrekin eta dendarekin geratzeko?

ZAKARIAS: Mendi gidari bezala diru asko ateratzen omen du.

IBAI: Ez da diruagatik.

ZAKARIAS: Jeloskorkeriaz, orduan?

IBAI: Hemen dago beti. Ekologista taldeaz gain, herrian ez zaizkio beste adiskiderik ezagutzen.

ZAKARIAS: Zure anaiak esan zizun zerbait biei buruz?

IBAI: Behin baino gehiagotan egin zuen aipuren bat.

ZAKARIAS: Haserre?

IBAI: Ez zen asko hitz egitekoa, badakizu.

Muskilda itzultzen denean, urduri, Ibai kanpora doa.

MUSKILDA: Aspaldian gauza arraroak pasatzen ari dira, ezohikoak herri honetan.

ZAKARIAS: Istripuaren artzainak ez zuen bailarara jaistea nahi.

MUSKILDA: Eta nola dakizu?

ZAKARIAS: Negoziatzen ari zelak

MUSKILDA: Nork zeramatzan negoziazioak? Ez al zenituen zeuk zuzenean eramaten?

ZAKARIAS: Ez nago bidexka aldapatsu horiek igoteko moduan.

MUSKILDA: Nork orduan?

ZAKARIAS: Ni pertsonalki beraiekin, behera datozenean soilik egoten naiz.

MUSKILDA: Gezurretan zabiltza. Garbi dago Borjak zergatik ez zuen onartu.

ZAKARIAS: Zure usainak aztoratu egiten nau.

MUSKILDA: Ziniko bat zara.

ZAKARIAS: Pirinio osoan ez da mendi gidari lirainagorik zu baino.

MUSKILDA: Jakinen gainean nago ehiztari trebea zarela.

Zakarias kanpora doa, eta Ane sartzen da.ANE: Ibaik berriro deitu dit.

MUSKILDA: Niri ere bai, erreka ondora paseatzera joateko berriro, larunbatean, elkarekin afaldu ondoren.

ANE: Bazoaz?

MUSKILDA: Ezta pentsatu ere. Egiatan, larrua jotzeko da. Esan nion behin ezetz, eta nahiko.

ANE: Ni ere gonbidatu ninduen.

MUSKILDA: Jaramonik ere ez egin.

ANE: Alkateak ere nirekin irten nahi du.

MUSKILDA: Horri ere ez.

ANE: Ibairekin sentitzen ditudan sentsazio bedinak da. Biek babesik gabe dagoen alargun berri bat bezala ikusten naute.

MUSKILDA: Ligatzeko saiakera arinak, biak ere.

ANE: Beste zerbait daukat zuri esateko. Borjak umeak ekarri nahi zituen.

MUSKILDA: Ezin bazenituzten ekarri, beragatik ala zuregatik zen?

ANE: Beragatik.

MUSKILDA: Orduan, ez zaitez martirizatu horrekin. Eta konfidentziekin jarraituz, bazekien hona etortzen nintzela zu ikustera bera txabolan zegoenean?

ANE: Ez zitzaion ajola.

MUSKILDA: (Beste aldera doala) Isuna jarri didate manifestazioagatik. Ez diet euro bakar bat ordainduko.

ANE: Gartzelan sartuko zaituzte.

MUSKILDA: Horretarako atxilotu egin beha naute. Soilik saltzen banauzu ausartuko dira.

ANE: Nik zu saldu?

MUSKILDA: Parkearen mugak aldatzea onartzen ezduzunn bitartean, zure esku daude.

ANE: Ez zaute atxilotuko nik erabakia hartu arte?

MUSKILDA: Ziur nago. Gainera, oso utxi falta zait Borjaren erailketa argitzeko

ANE: Kontaidzu, mesedez.

Ibai sartzen da.

IBAI: Hirigintzako zinegotziak deitu dit, planoen gaia dela eta. Gaur dute asteroko bilera. Ane, ezin dut presio hau jasan.

MUSKILDA: Benetan? Bankuko zentralean lan egiten duen profesionala, urduri mendiko herri txiki bateko zinegotziarekin?

IBAI: Lursailetako mugarriak aldatzeak mesede egiten digu.

ANE: Zalanzan jarraizen dut.

IBAI: Egoera larria da. (Muskildari) Pozik, manifaren arrakastagatik?

MUSKILDA: Bailarako herri guztietako ekologistak elkartu ginen.

IBAI: Memelotzat hartzen nauzu?

MUSKILDA: Halako elkartasun jarduerak, gurea bezalako gizataldetan soilik ematen dira.

IBAI: Esan didatenez inoizko misunik gogorrenak jartzekotan dira.

MUSKILDA: Kaudimengabea azalduko naiz. Ez daukat jabetzarik nire izenean, eta ia ez dago dirurik nire kontu korrontean.

IBAI: Kasu horretan espetxeratu egino zaituzte.

ANE: Alkatea ez da ausartuko.

IBAI: Jende asko urduri dago atzerapenarekin. Edozertarako prest.

MUSKILDA: Horrela presionatuko zaituzte, Ane. Sinatzeko eskatuko dizute, ni libre eratzean trukean.

ANE: Ez dut onartuko zu gartzelaratzea.

IBAI: (Ez zuen espero erantzun hori) Zakariasi esan.

Ibai kanpora doa, Zakarias sartzen den bitarean.

ZAKARIAS: (Muskildari) Egon al naiteke bakarrik Anerekin, mesede

MUSKILDA: Nola ez.

Buelta erdi eman eta biltegira doa.

ANE: Entzun behar ez duen sekreturen bat duzu?

ZAKARIAS: Lursailekin, zi inpartziala zara, baina ez bera. Manifestazioan, Muskilda buruan zihoan. Inguruko ekologisten liderretako bat da. Atzo, hiriburutik etorritakoak ere bazeuden han.

ANE: Bart ez nintzen etxetik atera.

ZAKARIAS: anifestazio osoa filamatu zuten. Ezpainen irakurketan adituak direnek, martxan zehar izandako elkarrizketak aritu diuzte, eta badakite aginduak nork ematen zituen. Poliziak denak identifikatu dituzte. Zure laguntza behar dugu iskanbilak ekiditzeko.

ANE: Nire laguntza? Etxetik ez nintzela atera errepikatzen dizut, eta manifa horrekin ez dudala zerikusirik.

ZAKARIAS: Partzelak banatzen dituzten mugarriak metro batzuk mugitzea onartzen baduzu, manifestazioak ez du ondoriorik izango.

ANE: Ez daukat ideiarik ere mugarriak non dauden, eta ez ditut ezagutzen zehatz-mehatz gure lurren mugak. Hori Borjaren gaia zen.

ZAKARIAS: Ez egidazu aipatu beti bere izena dendara natorren bakoitzean. Gaur afaria dut palaziotxoan. Ondoren bertako musika folklorikoaren emanaldi bat izango da, jubilatuen koruak eskainita.

ANE: Emakumerik izango da afarian?

ZAKARIAS: Jakina. Bailarako hiru alkateren emazteak ere bertan izango dira.

ANE: Ideia gustatzen zait. Gero erantzungo dizut.

ZAKARIAS: Etorri egin behar zara, eta Muskildarengandik urrundu.

Ane biltegira doa. Muskilda dator.

ZAKARIAS: (Orri pare bat erakutsiz) Hemen daude fondoko eskiko pistak sortuko dituen hamasei lanpostu berriak.

MUSKILDA: Zenbat inbertitu behar da lanpostu bakoitzagatik? Eta nondik ateratzen da inbertsiorako dirua? Zeuk ipintzen duzu? Bankuek agian? Eto udaletxeak? Iruditzen zait zuk hitz-jarioa soilik ipintzen duzula, eta beste denok dirua.

ZAKARIAS: Esan hori alkate guztiei.

MUSKILDA: Gutun-azalak eman dizkiezu guztiei diru beltzarekin. Hori egin duzun lekukoak badaude, eta komeni denean, auzitara eramango zaituztegu.

ZAKARIAS: Inoiz ez nauzu horretan harrapatuko.

MUSKILDA: Zure abokatuak banatzen dituelako, dozenaka.

ZAKARIAS: Eraman nazazu epaitegietara, legea bete ez baldin badut.

MUSKILDA: Egunen baten han ikusiko dugu elkar, zinez baietz.

ZAKARIAS: Hori baino lehen, Piririnioetako herri abandonatu batzuk ikustera joango gara biok, egiten dudana estima dezazun.

MUSKILDA: Ezagutzen dut errealitate hori. Baina onartezina da herriak zorpetzea, zu aberasten zaren bitartean.

ZAKARIAS: Denok irabazten dugu.

MUSKILDA: Gezurra galanta. Eta ez dut etsiko korruptoak bailaratik bidali arte.

ZAKARIAS: Ni barne?

MUSKILDA: Sorpresa bat hartuko duzu egunen baten. Gero eta gehiago gara...

Muskilda biltegira doa. Ibai sartzen da.

IBAI: Erabaki duzu zerbait atzo proposatu nizun akordioari buruz? Nire inbertsioaren epea gaur bukatzen da, arratsaldeko bostetan, eta egoerari buelta eman behar diot nolabait.

ZAKARIAS: Zeure arazoa da. Edo etorri zara inoiz niri laguntzera diru premian izan naizenean?

IBAI: Zure menpe nago. Udaberri honetan burtsan arriskatzea erabaki nuen, (Mugikorra erakutsiz) Eta akziok erori egin dira!

ZAKARIAS: Bankuko soldatarekin konformatzen zinela uste nuen.

IBAI: Zu bezalako inbertsoreen inbidia izan dut beti.

ZAKARIAS: Nik ostera sekula ez dut amestu lehiatila baten lan egitea.

IBAI: Nire aurrezki guztiak eta hipoteka-mailegua jarria dut eragiketan.

ZAKARIAS: Hipotekarena, Borjak bazekien?

IBAI: Nire ondarea saltzen dizut, mailegua ordaintzeko.

ZAKARIAS: Bazekien?

IBAI: Anerekin partekatuko dituzu lurrak.

ZAKARIAS: Kutxak agindutako dirua pistan inbertitzeko da. Gogorra izango naiz, baina gezurtia ez.

IBAI: Aditu baten hitza!

ZAKARIAS: Nirea berriz, inbertsorearen hitza. (Atera doala) Bainuetxean enplegatuko zaituztet detektibea eta biok.

Pozik bere ideia berriarekin, Zakarias atera egiten da.

IBAI: (Garrasika) Banku onenaren enplegatua naiz! (Belaunikatu egiten da, etsita)

Ibai, jaiki ondoren badoa. Muskilda eta Ane sartzen dira, eta berehala Zakarias.

MUSKILDA: Hau gehiegizkoa da. Ezin gara bakarrik egon dendan.

Muskilda biltegian sartzen da, Zakarias agurtu gabe.

ZAKARIAS: Opari bat ekarri dizut.

ANE: Belarritako batzuk eta eraztuna!

ZAKARIAS: Trinkoak dira.

ANE: (Itzultzeko keinua egiten du) Eskerrik asko. Baina ez ditut nahi.

ZAKARIAS: Palaziotxoa handiegia da pertsona bakarrarentzat.

ANE: (Belarrietakoei begira) Herrian inoiz ez nituzkeen jantziko.

ZAKARIAS: Hiriburura etortzea gonbidatu zintudan.

ANE: Zure emazte ohiaren urratsak ez ditut jarraituko.

ZAKARIAS: Nork demonio kontatu dizu hori! Oso gazte maitemindu nintzen berarekin. Aurrera egin ahala etxez aldatu ginen auzo dotore batera joateko, eta bera ez zen maila sozial berrira egokitu. Zu ezberdina zara.

ANE: Herriko denda bateko saltzaile apala naiz.

ZAKARIAS: Dudan guztia zurea izango da, bat etortzen bagara.

ANE: Orgiak antolatzen dituzu borondateak erosteko eta jendea konprometitzeko.

ZAKARIAS: Nork esan dizu gezur hori?

ANE: Politikoekin egiten dituzun bilerak emakume ederrekin amaitzen dituzu.

ZAKARIAS: Behin bakarrik izan zen, alkateei adierazteko bainuetxeak erakarriko zuen dirua. Uste duzu turista miliodunak soilik zelai berdeak ikustera etorriko direla?

ANE: Hiriko mutilak ere eraman zenituen.

ZAKARIAS: Nire lanaren arlo bat da.

ANE: (Kaxa itzuliz) Emaziozu besteren bati.

Zakariasek kaxa hartzen du, eta kanpora doa, haserre. Muskilda dator.

MUSKILDA: Ekaitza egon al da Zakariasekin? Lehen, Borja eta zu umeak ekartzekotan zeundetela esan didazunean (Anek mozten dio)

ANE: Borja antzua zen, baina hori ez zen inola ere arrazoia izango bere buruaz beste egiteko. Bere pentsamenduetan errudun sentitzen zen. Horregatik onartzen zituen nire desio guztiak.

MUSKILDA: Ni barne.

ANE: Gogo onez. Bi ume adoptatu nahi zituen, familiako artzain-tradizioari jarraitzeko, eta berak zekien guztia irakasteko.

MUSKILDA: (Eskuina hartuz) Oraindik denboraz zaude.

ANE: Lagunduko zenidala espero nuen.

Aneren mugikorra entzuten da.

ANE: Zuretzat da.

MUSKILDA: (Atzeko aldera doa. Azkar erantzun ondoren, mugikorra itzultzen dio) Badakit nor den hiltzailea.

ANE: Ziur zaude?

MUSKILDA: Erabat. Ibairi eta Zakariasi azkar etortzeko eskatu diet, gai garrantzitsu bat argitu delako. Azkenean trukea onartua izan dela pentsatuko dute, eta ziur nago pozik etorriko direla.

ANE: Batera etortzeko eskatu diezu?

MUSKILDA: Batek poliziaren furgoia zain izango du.

Ate batetik presaka dator Zakarias. Bestetik berriz, Ibai.

IBAI: (Laurari) Berehala etortzeko eskatzeko, onartzea erabaki duzu?

MUSKILDA: (Erdira doa, eta hiruren parean jartzen da). Oraintxe baieztatu diot poliziari Borjaren hiltzailea nor izan zen.

ZAKARIAS: Behien abeltzaina?

ANE: Artzain guztiak errugabeak dira.

IBAI: Agian norbait ez.

MUSKILDA: Hiltzailea diruzale asegaitza da, eta hemen dago orain.

ZAKARIAS: Nor zarela uste duzu, epailearen lana egiteko!

MUSKILDA: Ezagutzen dut gertatu zena. Diruagatik hil zuten.

IBAI: Nire detektibeak... (Muskildak mozten dio)

MUSKILDA: Inoiz ez da egon zure detektiberik auzi honetan!

ZAKARIAS: (Ibairi) Dena zeuk asmatu duzu?

MUSKILDA: Espekulatzaile nazkargarriak zarete.

ZAKARIAS: Ez dut onartzen hiltzailetzat akusatzea. Epaitegietan ikusiko dugu elkar.

MUSKILDA: (Ibairi) Zu zara hiltzailea! Eta bekainetaraino zorpetuta zaude.

IBAI: Hori gezurra da!

ANE: Burtsako elkargo errektoretik deitu berri didate. Familiaren ondasuna hipotekatu omen zenuen berme gisa.

MUSKILDA: Erdipurdiko enplegatuaren diruzalekeriak jan zaitu.

IBAI: Zuen asmakizuna da!

MUSKILDA: Txabolako habe nagusitik zintzilik zegoen soka ez zen Borjarena... Zeuk ipini zenion lepoan. Hiriburuan zaldu zizuna prest dago epailearen aurrean testigatzeko.

IBAI: Bere hitza, nirearen aurka.

MUSKILDA: Gorpuari autopsia egin diogu... Aurreko astean zeuk erositako pilulen arrastoak zituen.

IBAI: Nik ez nuen pilurarik erosi!

MUSKILDA: Hiru eratako anti-psikotikoak ziren. Botikariek ere deklaratzeko prest daude.

ZAKARIAS: (Ibairi) Ziur zeu izan zinela, nire palaziotxora lapurtzera sartu zena, txakurrak pozoinduz. Lurrak saldu nahi zenizkidan Anerekin kontatu gabe, kabroi madarikatua!

IBAI: (Oso urduri) Nireak ere badira!

ANE: Ez zenidan esan hipotekatu zenituenik.

MUSKILDA: Burtsan dena galtzeko, psikopata alproja hori.

IBAI: (Zakariasi) Bazkide izatea eskaini nizun. (Lur jota) Dena zure erruz izan da.

ZAKARIAS: Ez dut hiltzaileekin traturik egiten.

ANE: Familiaren desohorea zara.

Sirena hotsak eta poliziaren furgoiaren balaztada entzun ondoren, atearen ostean, dir-dir egiten duten koloretako argiak islatzen dira.

MUSKILDA: Zain dituzu.

IBAI: (Etsita, Aneri) Ez nuen beste irtenbiderik.

ANE: (Mespretxuz) Alde hemendik.

MUSKILDA: Joan guztiok…

Ibai poliziaren furgoia dagoen ate aldera doa.

Zakarias beste atetik irtetzen da, isilik.

Muskilda eta Ane erdian geratzen dira.

ANE: (Sosegua berreskuratu ondoren) Negua luzea izango da.

MUSKILDA: Menditik su-egurra ekarriko dugu.

ANE: Biok?

MUSKILDA: Nire edelweissa izango zara…

Bere eskubia Aneri gerritik pasatzen dio, eta biltegira doaz patxadan.


              ILUNA


 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

SINOPSIAK ANTZERKIA: “Hizkuntzalaria” Luis Villasante Euskaltzainburu aren " Historia de la literatura vasca " (1979) liburua...