lunes, 2 de noviembre de 2020

 

Antzerkia: "AFARI KOMUNITARIOA

 


PERTSONAIAK

LUR: Zerbitzaria, 37 urte.

BEÑAT: Lur-en bikotea, 41 urte.

ANTHONY: Beñaten anaia, 38 urte.

MAREN: langabetua, 30 urte.

 

Lur jesarrita dago adinduen egoitzako harrerako mahaian. Ezkerrean pasillora ematen duen ate bat dago, eta eskuinean beste bat kanpora daramana. Lurrean desenbalatu gabeko kaxa eta koadro batzuk daude. Kaleko atetik Maren sartzen da.  

LUR: (Jaiki eta eskua ematen dio) Ongi etorri. Zu Maren izango zara?

MAREN: Enplegu-bulegotik nator, kontabilitatea eraman eta hornitzaileen erosketen kudeaketa eramateko lan eskaintzagatik. Hemen da, ezta?

LUR: (Hautagaitza fitxari begira) Eskarmentu handia duzula dio hemen, eta enpresa zientziatan lizentziatua. 

MAREN: Finantzetako espezialitatekoa. Duela urte batzuk amaitu nituen ikasketak, eta harrez gero esperientzia hartzen joan naiz.

LUR: Okerreko leku batera bidali zaituztela uste dut.

MAREN: (Harrituta) Lan bila nabil, besterik gabe.

LUR: Ez dut jende ikasia behar. Zenbakiak apur bat ezagutzen zituen eta ingelesez hitz egiten zuen pertsona bat eskatu nuen.

MAREN: Mesedez zehaztu dezakezu apur bat gehiago?

LUR: Hemen ni naiz galderak egiten dituena.

MAREN: Barkatu. Nahi  duzu zuka tratatzea?

LUR: Ez da beharrezkoa. Enplegu-bulegoak eskaerak filtratu dizkit. Goizean beste bi hautagairekin egon naiz, eta zurekin dut azken elkarrizketa. Gaur bertan erabakiko dut.

MAREN: Hotel bateko kontabilitatea eramateko zela uste nuen.

LUR: Ez nuke inor molestatu nahi, baina oso langilea den eta talentu handia duen pertsona bat kontratatzea komeni zait.

MAREN: Nire esku dagoen guztia egingo dut ez huts egiteko. Lanpostua, egonkorra da? 

LUR: Donejakue Bidean aterpetxe pribatu bat sortzen saiatzen ari naiz. Ingelesa dakien norbait behar dut.

MAREN: Ulertzen dut. Lanpostu baten bila nabil, ahal dela finkoa. Formazio eta esperientzia lehiakorrak ditut, eta pertsona proaktiboa naiz. 

LUR: Hori oso ondo dago. Beste zerbait?

MAREN: Aholkularitza baten egin izan dut lan aldi baterako kontratuekin, bereziki urte amaierako kontabilitate itxieren eta kontu-ikuskaritzen goi-denboraldietan.

LUR: Zerbitzari lanik egin duzu inoiz?

MAREN: Ondoen egiten dudana kontabilitatea eramatea da.

LUR: Kafeak ateratzen eta mahaiak zerbitzatzen dakizun galdetu dizut.

MAREN: Kontabilitateak itxi behar direnean eta urteko memoriak osatu, urtarrilean eta otsailean, ikasle bekadun batzuk ipintzen dituzte nire kargu.

LUR: Enplegu bulegoak okerreko lekura bidali zaituela uste dut.

MAREN: Lana behar dut. Langabezian nago.

LUR: Oso datu garrantzitsua da.

MAREN: Hiru hilabete daramatzat etxean. Eta buruari buelta asko ematen dizkiot.

LUR: Esan egidazu niri. Aurrezki guztiak lan honetan inbertitzen nabil, errepide bazterreko taberna ezagun bat, erromesen aterpetxe bihurtzeko. Ulertzen duzu?

 Beñat sartzen da, mahai gainean uzten duen pakete batekin.

BEÑAT: Hara! Beste hautagai bat?

LUR: Ze egoki ailegatu zaren!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

SINOPSIAK ANTZERKIA: “Hizkuntzalaria” Luis Villasante Euskaltzainburu aren " Historia de la literatura vasca " (1979) liburua...